Italiako Pisa hirian, Arbeschida Sardak antolatutako jaurdunaldietan parte hartu du Askapenak

Pasa den larunbatean Italiako Pisa hirian, Arbeschida Sarda Sardignako diasporako gazte mugimenduko kideek antolatua, europako estatu gabeko hiru herrion ordeazkariok elkartu ginen geure erronkez eztabaidatzeko eta bertara hurbildutakoekin hitz egiteko.

Pisako Unibertsitateko areto batean eta 35 lagunen aurrean Askapena, Endavant-OSAN eta Corsica Libera erakundeko ordezkariek gure herrien historia eta gaur egungo errealitateaz luze eta zabal jarduteko aukera izan genuen, lau orduko etengabeko solasaldi interesgarrian.

Demokrazia falta, Espaina eta Frantziako estatuen errepresioa, jatorrizko hizkuntzak, antolakuntza, iragana, etorkizuna eta batez ere erabakitzeko eskubidearen zergatiak izan genituen amankomunean solaskideok. Publikoaren ikusmina hiru galderetan larburbildu zenez:  Corsican datozen hauteskundeetan independetismoak izan dezaken gorakada, Catalunyan Apirilaren 10an Bartzelonan egitekoa den erreferenduma eta Euskal Herrian sortzen den ezenatoki berria, alegia.

Nabarmentzeko zen ikusleen parte hartzea, ia ia bi orduz eman baitgenuen haien zalantzak eta galderan erantzunez, sortutako ikusmina asetzeko helburuarekin, eta haietako askok errekonozitzen zuten komunikabide ofizialen bidez ez dutela informaziorik jaso edo jasotakoa erabat manipulatuta dagoela. Horregatik Arbeschida Sardak antolatutako jaurdunaldiaren garrantzia nabarmendu genuen denok aho batez.

Eskerrik asko Sardigna, Corsica eta Catalunyako lagunak.

Gora Herriak! Askatasuna lortu arte!