Jendetza Milanon Euskal Herria, Kurdistan eta Palestinaren alde

Atzo arratsaldeko 17:00etan manifestazioa egin zen Milanon Euskal Herriarekiko Elkartasun Asteari amaiera emateko. Leloa "Tanti popoli un'unica lotta!"/ Hamaika herri borroka bakarra" izan zen eta Euskal Herriari, Kurdistani eta Palestinari elkartasuna adierazi zioten.

Argazki galeria

Ekimena hurrengo taldeek deitu zuten:
Euskal Herriaren Lagunak Milano, Union Democratica Arabo Palestinese, Comunità palestinese Milano, Comunità, Kurda Milano eta AZAD Per il popolo Kurdo.

Manifestazioa  "Ticinese" auzoko Piazza S.Eustorgio-tik atera zen eta ehunka lagunek hartu dute parte, 1500 inguru. Italiako RAI hedabide publikoa bertan egon zen eta poliziaren presentzia nabarmena izan zen denbora guztian.
Milanoko erdiguneko kaleetan zehar ordubetez ibili ziren. Euskal Herria, Kurdistan eta Palestinaren aldeko oihuak entzun dira, "Euskal Herria askatu!" adibidez eta herrion errepresioa salatu dute. Horrez gain, D3Mren aldeko kartelak eta boto-paperak erakutsi dituzte legez kanpo utzitako plataformari elkartasuna adieraziz.

Manifestazioa erdiguneko Piazza Duomo-n amaitu zen eta bertan Euskal Herriaren Lagunak-Milanoko kide batek hitz egin zuen eta Askapenako kide batek ere bai.

Manifestazioaren balorazio baikorra egin zuten denek eta elkartasun internazionalistaren erakusgarria izan da.