Jordaniatik palestinar errefuxiatuekin eta Euskal Herriaren berri emanez...

biladi hadi!info guztia: http://biladihadi.wordpress.com

Jakingo duzuenez Bilada Hadi!-ko Martxelo Diaz garako kazetariari Israelek ez zion Palestinara sartzen utzi. Lanketa polita ari da egiten hala ere. Batetik Amannen ezkerreko palestinar eta jordaniarrek osaturiko hamar pertsona inguru talde batekin bilera egin zuen. Helburua egun Euskal Herrian bizi den egoeraren berri ematea. Batzuek Euskal Herria ezagutzen bazuten ere, gehienak ez zuten gure herriaren berri izaten. Gauzak horrela, Euskal Herriaren kokapena, izaera eta historiarekin hasi ondoren, egungo egoera politikoaz aritu ginen. “Zutik Euskal Herria” dokumentua, indar soberanisten indar metaketa, ETAren agiria eta joan den asteko atxilotuen egoera izan ziren jorratu genituen gaiak

Bestetik errefuxiatu palestinarren gaineko kronika hau ere helarazi du Martxelok:

JATORRIAK EZAGUTU HERRI BAT IZATEN JARRAITZEKO
Jordanian bizi diren palestinarrek gogor borrokatu behar dute euren nortasunari eutsi ahal izateko. Ammango Gobernuak ez du gogoko palestinar izaera hori eta asimilazio prozesu bat pairatu behar dute. Egoera horri aurre egiteko, berebiziko garrantzia du memoria historikoa gordetzea, herri gisa bizirik segi ahal izateko. Horretan aritzen da Rakan Mahmud, Nakbaren lekukotasunak biltzen Palestine Remembered (Palestina Gogoratuz) ekimenaren barnean (www.palestineremebered.com).Mahmudek azaltzen duenez, 1948ko Hondamendian, Nakban, jazotako gogoratzen dute une horiek zuzenean bizi zutenei elkarrizketak eginez eta bideoan jasoz. Sionisten erasopean sorterria utzi behar izan zuten herri bakoitzetik bizpahiru lagun elkarriztatzen dute. Hiri haundietan, berriz, hamar lekukotasun biltzen saiatzen dira. Horren helburua, ahalik eta ikuspegi zehatzena lortzea da.
Nakba bizi eta pairatu zutenei egiten dieten galderak orduko Palestinako nolakoa zen aztertzen dute. Horrela, Nakba baino lehen Palestinako herrietako bizimodua nolakoa zen biltzen duten. Nola lantzen zuten lurra, nolakoa zen inguruko herriekiko harremanak, nola egiten zituzten eguneroko betebeharrak. Nola bizi ziren, azken finean.
Honekin batera, 1948ko gertaerak nola bizi izan zituzten ere jasotzen dute. sionistek sarraskiak nola egin zituzten. euren etxeko giltza jasota soterria nola utzi behar izan zuten ihesean, … Baina baita ere nola bizi izan zuten britainiarren agintaldia eta Nazio Batuek Palestina bitan zatitzeko burutu zuten plana.
Erbestean bizitako lehengo egunen bizipenak ere biltzen dituzte: nola bizi ziren lehen errefuxiatu eremuetan eta nola borrokatu ziren euren bizi baldintzak hobetzeko bidean.
“Hurrengo belaunaldiak jazotako guztiaren berri izatea da gure lanaren helburu nagusia”, nabarmentzen du Mahmudek.Zentzu honetan, helburu hori betetzen ari direla uste du, izugarrizko informazio pila lortu dutelako gazteen eskuetan uzteko. Gauzak horrela, hilabetera 250.000 bisita izaten dut www.palestineremembered.com orrialdeak eta galdera ugari jasotzen dituzte posta elektronikoz. “Gehiena 45 urte baino gazteagaoak dira, garai horiek bizi ez zutenak baina bere jatorria zein den jakin nahi dutenak. Azkenaldian, 20 urte azpiko gazte askoren bisitak jasotzen ditugu”, dio.
Baina,. bide batez nazioarteko komunitateari Nakbaren Hondamendia zehazki zer izan zen gogoratu nahi diote. Zentzu honetan, lan honetan beranduegi hasi zirela onartzen du eta une hauetan sionisten mezua nazioarteko komunikabide nagusietan palestinarrena baino askoz hedatuagoa dagoela. “Horregatik benetan gertatu zena zabaltzea garrantzitsua da guretzat”, dio.
Honekin batera, bildutako material guztia Palestinaren historiaren gertaera beltz hau aztertu nahi duten ikerlarientzeko fondo dokumental itzela bilakatu da. Garai hartako ekonomia edo soziologia ikertu nahi duen ororentzat material iturri itzela da.
Gauzak horrela, elkarrizketa hauen bidez orain arte ezezagunak ziren elementu zenbait aurkitu dituzte. Adibidez, 1948 baino lehen Palestinako herrixkek inguruko herrialde arabiarretakoak baino autonomia haundiago zutela euren bizimodua antolatzeko, batez ere askok eta askok ekonomikoki zituzten beharrak asetzeko gai zirelako.
Honekin batera, Palestinarrek egun pairatzen zuten politiko arrazista eta baztertailea britainiarrenpean ere ematen zela. Britainiarrek bideak eta azpiegiturik eraikitzen zituzten sionisten kolonietan, baina ez zuten horrelarik egiten palestinarrak biltzen zituen herrietan.
Garai hartan, jaso izan diren lekukotasunen arabera, ez zen erlijio-arazorik Palestinan. Palestinar batzuk musulmanak ziren eta beste batzuk kristauak. Baziren ere judu palestinarrak, garai hartako gizartean erroturikoak. Mahmudek nabarmentzen duenez, Palestinako judu hauek kanpotik etorritako sionisten aurkako jarrera sutsuena zutenak ziren garai hartan.

BILADI HADI BIGARREN EUSKAL BRIGADA
JORDANIAN SECTION
Ajlun, Irailaren 21ean