Kaka zaharrak berri...
Ez dira kontu berriak baina hemen dituzue espaniar estatuko, Venezuela eta Kolonbiako hainbat hedabidek azken asteetan Askapena kriminalizatu eta intoxikatzeko utzitako hainbat "perla". Informazio hauen egileak ondorengo kazetariak izan dira: Maye Primera (El País), D. Martínez eta J. Pagolamadrid (ABC), Alberto Lardiés (Intereconomia), Valentina Lares (El Tiempo-Kolonbia) eta Nelson Bocaranda (El Universal-Venezuela). Kazetariak dira ala boteretsuen eta beren poliziaren propaganda aparatuak?
Kazetarien zeregina teorian jendartea informatzea da, iturriak kontrastatuz, ikertuz... Gaur egun, ordea, hedabide gehienak (eta baliabide ekonomiko handienak dituztenak), soldata ordaintzen dieten boteretsuek diktatzen dietena idazteko daude, soil-soilik, lumadun txotxongiloak.
Bereziki nazkagarria da saltzen diguten kaka ikerketa-kazetaritzat, etologotzat, ezker abertzalean aditutzat irentsi behar izatea. Edozein sasi-kazetarik idatzi ahal du Askapena "ETAren GKEa" dela, Askapenaren brigadistak "ustezko ETA kideak" direla, Askapena "ETAren sareko erakundea" dela...
Guk egiten dugun lana elkartasun internazionalista jorratzea da, ez besterik, baina "kazetari" hauen irizpide faxisten arabera elkartasuna delitua bada, herriek beren duintasuna defendatzea delitua bada, askatasuna ametsa izatea delitua bada eta mundu justu eta libre baten alde borrokatzea delitua bada... bada errudunak gara, gurea delitua da eta hala bedi.
elkartasun astearekin:
intereconomia1 eta intereconomia2
Chávez-ETA-FARC :
abc, el país, venezuelako 'el universal' eta kolonbiako 'el tiempo'