Konzentrazioa egingo dute Erroman Lander Fernandezek 100 egun bete dituela etxean atxilotua salatzeko

Erromako dozena erdi politikarik eta abokatuk agerraldia egingo dute hurrengo larunbatean Erromako Espainia plazan bilbotarraren askatasuna galdegiteko eta Espainiako Estatuak haren aurka eraikitako “muntaia errepresiboa” gaitzesteko.

Elkartasun sareak elkarretaratzea egingo irailaren 29an Justizia Ministerioaren aurrean.

100 egun baino gehiago pasa dira Lander Fernandez Erroman atxilotu zutenetik. Ia bi urtez Erroman bizimodu normala egiten egondako euskal militante gaztea Italiako Poliziak, Auzitegi Nazionalaren eskari bati erantzunez, ekainaren 13an egindako operazio batean atxilotu zuten.

Haren askatasunaren alde sortutako elkartasun sareak ohar batean dioenez, “leporatzen dioten delitua oraindik frogatu gabe dago, terrorismoarekin zerikusirik ez du eta Italiako sistema juridikoa aintzat hartuta preskribatua egongo litzateke”.

Sare honen arabera, Espainiar Gobernuaren “muntaia errepresibo baten ondorioz” Fernandezek 100 egun daramatza etxean atxilotuta, askatasunik gabe. “Muntaia honek ez ditu justifikatzen ez espainiara estraditzea ezta Italian preso mantentzea”, uste dute.

Zinegotzi eta senatarien babesa

Bilbotarraren askatasuna eskatzeko sortutako elkartasun sareak prentsaurrekoa eskainiko dute ostegun honetan, hilak 27 Erromako Espainia plazan. Bertan izango dira, besteak beste Marco Perduca senataria (Radicali), Gianluca Peciola (SEL) eta Fabio Nobile (FDS) kontseilariak, Andrea Alzetta Erromako zinegotzia (Action) eta Maria Luisa D’Addabbo abokatua (Abokatu Demokratikoak).

Horrez gain, sareak kontzentrazioa egingo du Erroman, Justizia Ministerioaren aurrean Lander espainiaratzeko eskaeraren aurka agertzeko. Larunbat honetan izango da, irailak 29, goizeko 11:00etan.

Bilboko Branka