'Krisi Kapitalista Europan eta euskal askapen prozesuan' jardunaldiak hasi dira

igor urrutikoetxea iñaki gil de san vicenteAtzo hasi ziren jardunaldiak Donostian, Iñaki Gil de san Vicente eta Igor Urrutikoetxea izan genituen, Donostiako Koldo Mitxelenan. 45 lagun bertaratu ziren eta ikuspegi desberdinak jorratu zituzte. Igorrek, Europan dauden bi korronte sindikalen inguruan hitz egin zuen, bata gobernuaren eskaerei men egiten diona eta bestea, egun Grezia, Italia edo Euskal Herrian egon daitekeena.

Honetaz gainera, Islandiako bideaz ere aritu zen, nola gobernu bat botarazi, krisiaren errudunak atxilotu eta bestelako bide bat eraiki duten. Gilok berriz, ikuspegi historikoago batetik, izan diren berregituratze fase desberdinak aipatu zituen, baita egun bizi garen fase berriaren inguruan hitz egin ere. Biak hala biak, euskal estatua sortzeko beharraz aritu ziren, botere esparruak euskaldunongandik urrun dauden bitartean, gure alternatiba sozial eta politikoa ezingo dugulako eraiki.

Gaur Asteazkena Bilbon Errondabiden 19:30tan: Antxon Mendizabal (EHU ko irakaslea) eta Izaskun Guarrotxena (Bilgune Feminista)  izango dira eta Martxoak 3, Osteguna Arrotxapeako Errotaberrin 19:30tan Oskar Matute (Alternatiba) eta Aitor Saiz (EHK).

Animatu eta parte hartu!!!