Kuba eta Palestinari buruzko hitzaldien kronikak

Kuba eta Palestinari buruzko hitzaldien kronikak eta argazkiak

Pasa den ostegunean, Martxoak 15, "Kuba: 50 urte blokeoaren kontra" izenburuko hitzadia eta Askapenaren brigaden aurkezpena burutu ziren Gasteizko unibertsitatean.

35 pertsona inguru bildu ziren eta hitzaldiaren ostean, eztabaidatzeko tartea egon zen zalantzak eta ideiak elkartrukatzeko aukera emanez.

Martxoak 16, ostiralean, Anoetako gaztetxean brigaden aurkezpena eta Palestinari buruzko hitzaldia eman zuten iazko abuztuan Palestinan izandako bi brigadistek 30 lagunen aurrean.

Palestinako erresistentzia herrikoiari buruzko "Palestine. For the Resistance" film laburra eskaini eta, ondoren, brigadistek haien esperientzia partekatu zuten, bertakoen zalantzak argitzen saiatuz.