Kurdistango gertakarien gaineko elkarrizketa
Berriz ere ekin diote halabediko adesalambrar irratsaio internazionalistari, eta azken irrtsaioan Kurdistani begira jarri ziren, batez ere azken hilabetean izandakoak hausnartuz. Horretarako Aurora Lago, Kurdistango dokumentazio eta ikerketa kidearekin bildu ziren. Ipar Kurdistanen batez ere abenduan izandako gertakariak, DTP alderdi kurduaren ilegalizazioa pasa den urtearen amaieran, 84 alkate eta diputaturen atxiloketak(4.indarra berau Turkia ososan), protesten kontrako errepresioak..., guzti honen inguruan aritu ziren Aurorarekin. Bestetik, bake prozesu bati hasiera emango lioken zantzuak aipatu zizkigun, lehen aldiz Ankarak arazo bat duela onartu zuelako edo PKK ko gerrilarien su etena.., nahiz Ankarak, oraindik pausu nabarmenik eman ez bide horretan, edo burututako atxiloketek bestelako bide baten jarraipena iragarri. Gainerako kurduarren egoera ere gainetik aipatu ziguten, Irango aldaketa nahiak zenbaterainoko eragina duten bertako kurduarrengan, Siria eta Iraken gertatzen ari dena... Hona hemen elkarrizketa entzungai: ENTZUN.