La Realidadeko komunitate Zapatista

Banabilgo desplazatuekin lehen egonaldia egin ostean, Mexikoko egonaldiaren bigarren zatian La Realidadeko komunitate Zapatistan egon dira brigada kideak, BriCoen kanpamentuan. Bertan gure arduradun izan diren kideen hitzekin osatu dute gaurko kronika hau. 

La Realidadeko komunitate Zapatista eta indigena Chiapasen aurkitzen da, Zapatistek egiten duten munizipioen banaketaren barruan, hau da, Municipios Autonomos Rebeldes Zapatistetatik (MAREZ) “Municipio de San Pedro de Michoacan”en. Komunidadeak dira antolakuntza unitate txikienak, ondoren, munizipioak datoz (70-80 komunidadek osatuta) bakoitzak bere autoridade munizipalak izanik eta azkenik Karakolak eta bertako Junta de Buen Gobiernoak (JBG).

Gure kanpamentua zapatisten klinika, eskola, emakumeen kooperatiba eta bost karakoletako (La Realidad, La Garrucha, Oventik, Morelia eta Roberto Barrios) baten ondoan kokatzen da.  Karakolak komunitatearen izen berdIna du “La Realidad, hacia la esperanza”. Komunidade honetako JBGek 15 egunetako txandak egiten dituzte eta 12 gizon eta 12 emakumez osatuta dago. Ez dute soldatarik, dirutan ez behintzat, komunidadeko kideek aportazioak egiten dituzte JBGko kideei soldata bezala emateko.

Hurbilpen historikoa

Komunidade indigena honetako familia Zapatisten kopuru aski jaitsi da. Izan ere, 94ko altxamendua eman zenean komunitateko familia guztiak ziren zapatistak. Alabaina, 98-99 urte bitartean gobernua laguntzak (ekonomikoak, ura, lurra, teilatua, etxeak egiteko materialak etab.) ematen hasi zen eta ondorioz pixkanaka pixkanaka familia asko Zapatismotik irten ziren. Gauzak horrela, gaur egun 70-80 familia daude mugimenduarekin eta 160 familia inguru Ez, PRI, PAN eta PARTIDO VERDEko kideak dira.

Aldaketa hauek nola eman ziren ondo ulertzeko, lehenik eta behin 94ko altxamenduak ekarri zituen aldaketa batzuk azalduko ditugu. Hasteko, Subcomandante Marcosek elkarrizketa batean esan zuen bezala emakumeen presentzia aski handitu da 

“Otra cosa que hemos visto en nuestro proceso, que a la hora que [los insurgentes] llegamos a las comunidades y ellas se apropiaron de nosotros, vimos algunos cambios significativos, no planeados. El primer cambio se da en al interior en la relación entre mujeres. El hecho que un grupo de indígenas, mujeres cuyo horizonte fundamental era la casa – el casarse muy jóvenes, además, tener hijos y dedicarse al hogar, fueran a las montañas, aprendieran a usar armas, tuvieran mando de tropa – significo para las comunidades, para las mujeres indígenas en las comunidades, una revolución muy fuerte. Es ahí donde ellas empiezan a plantear que deben participar en las asambleas, y en las discusiones organizativas, y empiezan a plantear que deben tener cargo. Antes, no se tenía así”.

Aldaketaren beste adibide bat altxamendua baino lehenago lur gehiago lantzen zituzten, horrela produktu gehiago lortzeko aukera zuten eta produktuetaz gain abereak izateko aukera. Orain beraien denbora hobeto banatu behar dute eta beraien borrokari denbora gehiago eskaini, beraz, lurrak lantzeko denbora gutxiago dute eta produktu gutxiago ekoiztera behartuta daude. Gainera familia bakoitzak ekoizten duen produktuen zati bat JBGko kideei ematera behartua daude.

 Hezkuntza eta klinika: antolamendua

Aipatu bezala, La Realidadeko komunitate zapatista honetan klinikak, eskola eta emakumeen kooperatiba bat daude. Eskolan eta klinikan promotoreak daude eta aldi berean promotore hauekin ikasten ari diren pertsonak; horrela, noizbait promotoreek lana utzi behar izango balute, hauen lekua hartuko duen jendea egongo litzateke.

 Hezkuntzari dagokionez, Zapatisten erabakiz 5 materia irakasten dira: idazketa, irakurketa, matematika, bizitza eta ingurugiroa eta azkenik historia. 6 urterekin hasten dira klasera joaten, 15ekin amaitzen dute eta ikasten jarraitu nahi izanez gero bakoitzak bere kabuz egin behar du. Ikasgeletan adinak nahasita daude, bakoitzaren mailaren arabera antolatuz. Astelehenetik Asteazkenera eta goizez izaten dira klase orduak. Ikasketa guztiak beraien borrokarako baliagarriak izango diren pertsonak heztera daude zuzenduta, noizbait mugimenduaren barruan posturen bat bete behar izanez gero prest egoteko.

Klinikak bi zati ditu, aldi batetik “herbolarioa” dago eta bestetik medikuntza kimikoarekin lan egiten dutenak. Zerbait gertatuz gero lehenik eta behin sendabelarretara jotzen dute, eta bigarren aukera bezala medikuntza tradizionala dago.

Zergatik BriCoak La Realidaden

Hurbilpen historikoarekin jarraituz, La Realidadeko historian oso garrantzitsua den beste data bat aipatzea ezinbestekoa da. 2014Ko Maiatzaren 2an enboskada bat eman zen. Gaueko 19.30-20.00ak aldera komunitateko paramilitarrak bertara JBGko txanda aldaketa egiteko gerturatzen ari zen karabana bati erasoka hasi ziren. Aldi berean, karabana honi itxaroten Zapatista kopuru handi bat Karakol barruan aurkitzen zen. Komunidadeko compa batzuek karabanaren aurkako erasoen inguruko abixua eman zioten Karakoleko kideei eta pertsona talde bat gertatzen ari zena ikustera gerturatu zen, inolako armarik gabe, baina paramilitarrak beraien aurkako erasoan hasi ziren eta Karakolera bueltatu ziren. Gaua pasa ahala Galeano compa  falta zela ikusi zuten eta zoritxarrez hurrengo egunean hilik zegoela jakin zuten (gorpu oso zauritua, aihotz  zauriekin eta 3 tirorekin). Esan beharra dago, Galeano La Realidadeko pertsona ospetsuenetako eta indartsuenetako bat zela, berezko lider bat. Paramilitarrek bazekiten zein zen, ez zen zoriz gertatu.

Orduztik aurrera aldaketa nabarmenak egon dira. Alde batetik, herria guztiz bananduta dago: Zapatistentzat Zapatista ez den oro paramilitarra da, biztanleen artean ez dago inolako harremanik eta familia asko bananduak daude.

Beste alde batetik, eskolaz gain, klinikaren eta liburutegiarekin bukatu zuten paramilitarrek eta berriz eraiki behar izan dituzte eraikin guztiak. Halaber, ez dute eraikin zaharrekin ezer egin, paramiltarrek utzi zuten moduan daude oraindik ere, noizbait paramilitar hauen seme-alabek eraikin horiekin gertatu zenaren inguruan galdetuz gero, gurasoek beraiek suntsitu zituztela esan behar izateko, izan ere, paramilitar erasotzaile hauek komunidadeko bizilagunak dira.

Honetaz gain, Bricoen kanpamentu bat sortzea erabaki zen, komunitateko Zapatistei segurtasuna eskeintzeko asmoarekin eta edozer gertatuz gero  testiguak egoteko. Gertakariak baino lehenago ez zegoen horrelako segurtasun neurririk eta gertakarien hildora BriCoak bezalako segurtasun neurriak hartzea egokia izan zitekeela erabaki zuten.

Azkenik, 2014ko Maiatzaren 2ko gertakarien ondorioz Subcomandante Insurgente Marcosen izena aldatzea erabaki zen, Galeanorengatik ordezkazeko. “Galeano no murio, no se rindio, se defendio, el nunca dejo la lucha y dio la vida por ella. El pueblo tiene una deuda con el. El nos enseño a que no hay que rendirse y que vamos a morir dentro de la lucha”

*La Realidadeko kanpamentuan geunden bitartean Galeanoren erailketaren bi arduradun kartzelatik atera berri dutela jakin dugu. Hona hemen EZLNren hitzak:

http://enlacezapatista.ezln.org.mx/2015/08/18/16380/

 “Como zapatistas que somos, nos hemos dado cuenta de que, gordos y contentos, han regresado a sus casas en el poblado de La Realidad, dos de los autores intelectuales del asesinato del compañero maestro Galeano.  Supuestamente estuvieron presos por el asesinato de nuestro maestro y compañero.  Sabemos ya que han sido declarados inocentes del crimen por los mismos que los financiaron y apoyan: los gobiernos federal y estatal de Chiapas.  El autodenominado “juez” Víctor Manuel Zepeda López, del ramo penal de Comitán de Domínguez, Chiapas, el día 12 de agosto de este año, sentenció que los señores Carmelino Rodríguez Jiménez y Javier López Rodríguez son inocentes, a pesar de que ellos y sus cómplices de la CIOAC-Histórica saben que son culpables de organizar el crimen.  No los únicos, pero también lo son.

A escondidas los llevaron de vuelta a La Realidad.  Les dijeron que no se mostraran mucho y fueran discretos, pero la soberbia de quien se sabe impune frente a la justicia de arriba, les suelta la lengua.  Ahí declaran, a quien quiera escucharlos, que no estuvieron presos, sino guardados en una casa donde recibían todas las atenciones y la felicitaciones del gobierno estatal de Manuel Velasco y de los líderes de la CIOAC-Histórica por el asesinato del maestro Galeano, y que les dijeron que tenían que esperar un tiempo para volver a su pueblo “y seguir con lo que quedó pendiente”.