Lander Fernandezen askatasunaren aldeko ekintza egin dute Espainiako Errege Akademian, Erroman

Auguste Rodin margolariaren erakusketa batean sartu eta preso bilbotarraren askatasunaren aldeko eta torturaren aurkako leloak oihukatu zituzten. Goizean Euskal Herriaren Lagunak mugimenduko hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten Espainiako Gobernuak Napolin duen kontsuletxean.

Lander Fernandez bilbotarraren Espainiaratzearen aurkako keinu eta ekintzak biderkatzen ari dira egunetik egunera. Atzo goizean Napolin (Italia) hainbat lagunek Espainiako Gobernuaren kontsuletxearen aurrean santutxuarraren askatasuna galdegiteko elkarretaratzea egin bazuten, arratsaldean, elkartasun sareak ekintza burutu zuen Erroman, Espainiako Errege Akademiak antolatutako erakusketa baten inaugurazioan.

“Lander Libero” (Lander askatu) eta “No alla tortura” (Torturarik ez) zioten kartelak eskuetan Fernandezen askatasunaren alde Italian sortuta elkartasuna sareko hainbat lagunek Auguste Rodin margolariari buruz Espainiako Errege Akademiak Auguste Rodin margolariaren artelanen erakusketaren inaugurazioa eten zuten. Zenbait lagunek torturatuak izan diren hainbat euskal herritarren irudiak zeramatzaten. Fernandezen Espainiaratzeaz erabakitzeko saioan haren aurkako akusazioa nazioartean ikertutako tortura kasu batean oinarritua dagoela argudiatu zuen Defentsak.

Ekimen horren bitartez, Espainiako Estatuan giza eskubideak urratzen direla, batez ere euskal preso politikoen kasuan, salatu eta Lander Fernandez askatzeko eskatu dute. Sei hilabete baino gehiago etxean preso daramatzan bilbotarra Espainiaratzekotan “judizialki jazarria izateko arriskua” dagoela ohartarazi dute.

 

Napolin ere Lander Fernández askatasuna exijitu dute aste honetan