Landerren askatasunaren aldeko ekimena Erroman

Ikusi argazkiak

Erromako lagunek bidalitako gutuna jarraian.

Urtarrilaren 8an, asteartean, Landerren estradizio audientzia izango da.
Landerrek sei hilabete daramatza etxean preso. Atxiloketa bortitza eta neurrigabea izan zen. Akusazioak faltsuak eta funtsik gabekoak dira. Gaur egun atxilotua jarraitzeko argudiorik ez dago. Hilabete hauetan zehar guzti hau salatzeko kanpaina publikoa eta zabala burutu dugu, Landerreri elkartasuna adieraziz eta estradizio eskaera honen atzean dagoen “prozesu politikoa” agerian utziz.
Lander Euskal herriaren askatasunaren alde borrokatzen duen militante gaztea da. Estatu espainiarrak eta frantsesak, europako beste estatuen ixiltasun konplizearekin, kartzela eta tortura erabiltzen dute euskal herriaren aurka. Euskal militanteak edonon atxilotuak eta estraditatuak izaten dira estatuen arteko diplomazia akordioen aginduz eta dagozkien edozein garantia bortxatuz espainiaren eskuetan usten dituzte.
Hau da irauli nahi dugun Europa; krisia eta kontrola. Beraien poltronei, erreforma eta kartzelaren kiratsa darie, gure kaleek eskubideak eta duintasuna aldarrikatzen dituzte.
Guzti honengatik Landerren estradizio prozesua guztion askatasunaren aurkako erasoa dela deritzogu. Horregatik Erromako eragile sozial eta demokratiko guztiei dei egiten diegu gurekin batera kalera irtetzeko eta errepresioaren aurrean inor ez dela bakarrik egongo erakusteko.
Beraz, Urtarrilak 8 asteartea, bete dezagun piazzale Clodio (Roma),
LANDER ASKATU! ESTRADIZIORIK EZ!