Lantegi berreskuratuei buruzko hitzaldia eta bideo emanaldia burutu zen Lemoan

Urtarrilaren 8an, Lemoako gaztetxean, hamabostaldi kulturalari amaiera emateko, argentinako fabrika berreskuratuen inguruko hitzaldia eman zuten argentinan egondako brigadistek.

Hitzaldia osatzeko, lehenik eta behin FA SIN PAT dokumentala eman zuten, ondoren Lemoako gaztetxeak atera berri duen liburuaren pasarte batzuk irakurri ziren, enpresa berreskuratuei dagokiona.

Ondoren Brigadak 2012ko aurkezpena egin zen eta azkenik, brigadistek hartu zuten hitza, argentinan bizitako esperientzia denoi kontatuz. Hitzaldian 25 pertsona inguruk hartu zuten parte, eta eztabaida zabalduz bukatu zuten eguna.

Irakurri brigadako kideek eginiko kronika