Larunbatean amaiera emango diogu V. Formazio mintegiei Donostian

Pasa den larunbatean Eibarren, Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean V. Formazio mintegiei hasiera eman ostean, datorren ekainaren 13an Kortxoenea Gaztetxean amaiera emango diogu eta AHT aurkako maniarekin bat egin.

Eibarren "Munduari so" jarri eta inperialismoaz naiz Abya Yala eta Ekialde Hurbileko borrokak landu ostean, Euskal Herria, Espainiar Estatua eta Feminismoa izango ditugu mintzagai Donostiko Kortxoenean Gaztetxean (Gros) burutuko dugun azken saioan.

Egitaraua:

9:30-10:00 AURKEZPENA

10:00-11:30 HERRI HARRESIAK ETA DESOBEDIENTZIA: Herri erresistentzia laranja

(Zigor Olabarria; ELEAKeko kidea)

11:30-12:00 ATSEDENALDIA

12:00-13:30 ESPAINIAR ESTATUA, HERRION KARTZELA

(Iñaki Gil de San Vicente)

13'30-15:00 BAZKARIA/LUNCH

15:00-16:30 INTERNAZIONALISTAK GARA FEMINISTAK GARELAKO

(Askapenako emakumeak)

16:30 AGURRA ETA SAIOAREN AMAIERA


Egunari amaiera emateko, ekainaren 13an Donostian AHT GELDITU ORAIN! lemapean burutuko den manifestazio deialdiarekin bat, gure ahotsak aldarriarekin bat egingo ditugu.

Donostiko formazio saioetan parte harzteko idatzi herrijantzia@askapena.eus helbidera.

Aurtengoak bostgarren formazio mintegiak ditugu. Izan ere formazio politikoa oso beharrezkoa dela argi dugu. Garrantzizkoa da kapitalismoak zein inperialismoak Euskal Herrian edo bestelako herri zapalduetan aurrera daramatzan erasoaldiak ezagutzea. Eta beharrezkoa da, zapalketa hauen aurrean altxatzen diren herri borroka esperientzia ezberdinak ezagutzea. Azken batean begirada altxatu eta herriok etsai bera dugula ulertzea da gure asmoa eta beraz, hango zein hemengo borrokaren arteko garrantzia. Gauzak aldatzeko, ikusi behar dira, ikasi, ulertu eta sentitu. Beraz, irakaspenez, pentsamenduz, hausnarketaz, esperientziaz… herria janztea da gure asmoa, Euskal Herri aske, burujabe eta internazionalista baten bidean aurrera egin eta garaipena eskuratzeko.