Libiako eraso inperialistari, ez!
EAJak, PP, CIU eta PSOE-rekin batera gaur bertan, berriz ere bere babesa eskaini dio Libiako eraso inperialistari. Jose Ramon Beloki jeltzaleen ordezkariak espainiar kongresuan zehaztu du, lasai geratzen ez diren arren gobernua burutzen ari den lanarekin, hasiera batean babestu zutela "libiaren interbentzioa" eta orain ere erasoaren jarraipenaren alde daudela . Honekin batera, Askapenak honako oharra jakinarazi nahi luke:
Lehenik eta behin gure gaitzespena gerra honen erantzule eta babesleei. Transnazionalen eta estatu kapitalisten interes estrategikoak, batez ere petroleoa, eskuratzea helburu duen eraso honek, ezin gaitu erantzunik gabe utzi. Eta gutxiago, eraso honen babesleak gure herrian bertan dauden bitartean. Euskal lagileon eskubideak zapaltzeaz gain,herritarren aurkako murrizketa guztiei bere sostengua eskainiz, gainerako herriekin oraindik jarrera erasokorragoak hartu ditu eta hartzen ari da, kasu honetan berriz ere agerian utzi duten bezala.
Eraso inperialistarik ez, ez Libian ez inon!