Luis Miguel Ipiña muturreko espetxe baldintzetan dago Mexikon atxilotu zutenetik

ipiña mexicoLehenago ere ekarri dugu euskal errefuxiatu honen kasua gurean:

Orain Amnistiaren aldeko mugimendutik datorkigun oharra plazaratzen dizuegu.

(Askatu.org-etik)

60 urte ditu Ipiñak eta hainbat eritasun ditu, diabetesa eta hipertentsioa besteak beste. 12 lagunentzat den ziega batean 53 lagun daude, baldintzarik latzenetan.

Luis Miguel Ipiña oso egoera larrian dago Mexikon:


Luis Miguel Ipiña euskal iheslari politikoa maiatzean atxilotu zuten Mexikon eta geroztik oso egoera larrian dago bertan espetxe batean. 60 urte ditu eta diabetesaz gain hipertentsioa eta likidoen erretentzioa ditu, oinak guztiz handitzen zaizkiolarik. Ondorioz etengabeko sendagilearen asistentzia behar du, eta medikamantu jakin batzuk hartu behar ditu bere eritasunak zaintzeko.



Espetxean muturreko egoeran dago Luis Miguel Ipiña.



12 lagunentzat den ziega batean 53 preso daude.



Hasiera batean lurrean egin behar izaten zuen lo. Orain bi oheren artean jarritako ohol baten gainean egiten du lo beste batekin batera. Ohol hau gaueko 11:30etan jartzen dute eta goizeko 6:00etan kendu. Ziega beteta dagoenez gauean bata bestearen gainean egiten du lo presoek eta ezinezkoa da gauez komunera joatea, ez baitago nondik ibili.



Egunean sei ordu egiten ditut patioan, eta beste denbora guztia ziegan pasatzen du. Lotan ez dagoen denbora guztia zutik ematen du, ezinezkoa delako hainbeste jende dagoen leku batea eserita egotea.



Komunak zuloak ditu lurrean eta egin beharrak han egiten dituzte. Sukaldatu ere bertan egin behar izaten dute. Dutxarik ez dago eta balde batekin moldatu behar dute garbitzeko.



Espetxean janaria banatzen du baina ezin dute kubiertorik izan. Presoei ez diete ontzirik ematen eta beraiek ontziren bat lortu ezean janaria eskuz hartu behar dute.



Ezin dute arropa normala jantzi, soilik urdinez jantzi daitezke presoak.



Bi liburu eta dirua eduki ditzake, eta dirua soinean eraman behar dute. Dituen gauza guztiak soinean eman behar ditu, bestela beste presoek lapurtzen dizkiote.



Patiora eta sendagilearengana bidean behin baino gehiagotan asaltatu dute beste presoek, diru kenduz. Zapailak ere lapurtu zizkioten.



Ziegagatik ordaindu egin behar du.



Bisitak larunbatean izan ditzake 9:00etatik 15:00k bitarte. Halere zailtasun handiak ditu bisitak egiteko, ilara luzeak sartzen dira eta denbora asko behar baita bisita egin ahal izateko.



Ziegari dagokionez, Luis Miguelek ziegagaitik ordaindu egin behar du.



Bisitara doazen pertsonek ere hainbat neurri bete behar izaten dituzte, ezin dute hainbat koloretako erroparik eraman eta sartzerakoan, arazo gabe sartzea nahi badute, ordaindu egin behar izaten dute.



Bestalde, domekan presoa bisitatu nahi duenak ordaindu behar du. Bisitak pasilo luze batean egiten dira, bata bestearen gainean, guztiz pilatuta. Norbaitek esertzea nahi badu, kubo bat har dezake, buelta eman eta bertan esertzeko. Hauengaitik ere ordaindu behar da.



Komunikazioei dagokienez debekatua du gutunak jaso edo idaztea. Telefono deiei dagokienez badu telefonoz deitzea, baina horrenbeste jende egoten da zain telefonoz deitzeko, ia ezinezkoa baita telefono librea hartzea, ordu konkretu batzutan soilik deitu baitaiteke. Hori dela eta, telefonoz deitu nahi badu, aldez aurretik telefono bat erreserbatu dezake eta horregaitik ere ordaindu behar izaten du.


Ezin du ikasi, ez dago liburutegirik, ezta tailerrik ere.