M30-ko greba orokorra prestatzeko batzarrak izango dira Aiaraldean

Maiatzaren 30ko greba orokorra prestatzeko helburuarekin Aiaraldeko Plataformak deia egin die eskualdeko herritarrei aste honetan izango diren batzarretan parte hartzeko.

Amurrion, maiatzaren 15an, Urduñan ostegunean eta Laudion ostiralean  izango dira bilkurak aipatutako herrietako kultur etxeetan, 19:00etan hasiko direlarik.