Maiatzaren 18an Euskal Herria-Palestina eguna ospatuko dugu Elizondon

Euskal Herria Palestina Eguna hirugarreneko aldiz ospatzeko aukera izango dugu maiatzaren 18an Elizondon, eta festa eguna izanda ere, aldarrikapenak leku nabarmena izango du Baztanen hilabete osoan zehar.

Euskal Herria Palestina Sarek gogora ekarri du Israelek nazioarteko legedia «urratzen» segitzen duela. Palestinak pairatzen duen okupazioaren aurka, Nazio Batuek 242 ebazpenean gaitzetsi zutena, Palestinako talde ugarik nazioarteko legedia urratzen duen artean Israeli boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. Israeli presio egiteko helburuarekin, BDS kanpaina abiatu zuten (Boikota, Desinbertsioa, Isunak), Palestinako herriaren aurka ezartzen den apartheid sistemaren aurka eta Hego Afrikan izandako ereduari jarraituz.

Aurtengo egitaraua ikusi

Ver el programa de actividades del Euskal Herria Palestina Eguna que se celebrará el próximo sábado 18 de mayo de 2013 en Elizondo

Israeli boikota egiteko nazioarteko kanpaina horren lekukoa Euskal Herrian ere hartu dute talde ugarik, eta horren azkeneko gauzatzea izan da Euskal Herria Palestina Sarea. Bertan parte hartzen dute eremu askotako taldeek (internazionalistek, alderdi politikoek, sindikatuek, udalek, gazte erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek, besteak beste). Giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatzen ez duen bitartean, Israel ez da estatu demokratikoa izango. Horren aurka, eta Europako eta munduko herrialde askotan bezala, Euskal Herria Palestina Sarea BDS kanpaina eramaten ari da aurrera.
Zentzu honetan, Palestina EH sarearen oinarrizko aldarriak bere biziko garrantzia du, Palestinarren hondamendia hasi zela 65 urte beteko diren honetan. Izan ere, palestinarekin elkarlana eta elkartasuna bultzatu behar dira aparheid politikari bizkar emanez, eta modu berean, Israelgo estatu sionistarekin, harremanak eteteko konpromezua berretsi nahi genuke, BDZ nazioarteko kanpainari jarraipena emanez. Eta bide batez, gainerako elkarte, eragile, udalerri eta norbanakoak ere bide honetan pausu irmoak eman eta BDZ deialdiarekin konpromoezua har dezazuen eskatu nahi dizuegu.

Eskubide hauek errespetatzen ez diren bitartean, estatu sionistaren edozein adierazpenen aurka protesta egingo dugu. Azkeneko urteotan Israeli boikota egiteko adierazpenak asko izan dira. Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatu izan duenean edota Noak eta Mayumanak emanaldiak eskaini dituztenean, Palestinako herriaren ahotsa entzun da. Baita Hondarribian (Gipuzkoa) Israelgo sukaldaritzari buruz antolatuta zeuden jardunaldi batzuk bertan behera uztea lortu zuten herri palestinarraren aldeko ekintzaileek.

Celebración del Euskal Herria Palestina eguna en Elizondo el sábado 18 de mayo, junto a un buen numero de actividades previas en el Baztan

Un buen numero de grupos y colectivos de Euskal Herria y de Baztan, hemos querido organizar este año el  EH Palestina Eguna en Elizondo, y mirando a este día, están en marcha distintas actividades para mayo. Tendremos entre nosotros visitantes de distinto perfil, que vendrán a explicarnos la realidad Palestina y la idoneidad del Boicot, con la intención de trasladarnos conocimiento y trabajar solidaridad.

La muestra de solidaridad hacia los Palestinos y Palestinas es necesaria para que resistan, y es necesario tambien adoptar medidas de presión contra Israel mientras no cambie sus políticas de Apartheid (desde el individuo hasta la más alta instancia), tal y como en su día se hizo con la Sudáfrica para los blancos. Estan haciendo lo mismo. Los/as Palestinos/as nos lo piden. No miremos para otro lado. Aprovechemos las ocasiones para no hacerlo.

Programa de actividades del Euskal Herria Palestina eguna que tendrá lugar en Elizondo el sábado 18 de Mayo.

-10:00 horas: diana por las calles, realización de un mural y exposición en la Plaza

-10:30: Charla. James Petras y Adel Abou Salem
“El imperialimo, el sionismo y el desgarramiento de Palestina”

-11:00 horas: Pasacalles. Con Joaldunak y fanfarre, "Check point israelí" por las calles, juegos infantiles, talleres de cometas y txalaparta en la Plaza de Elizondo
También se podrá saborear falafel y humus.

-12:00 horas: Concentración conjunta: “Preso Palestinarrak Etxera” (Sarea) / “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” (Herrira)

-12:30 horas: Acto central:  Euskal Herria Palestina eguna

-13:00 horas: Danzas palestinas

-14:00 horas: Zikiro (también para vegetarianos) en la Plaza del Mercado Comida popular y recital de Fermin Valencia

-18:00 horas: Ginkana

-20:00 horas: Kantaldia Maysa Daw (Territorios palestinos del 48)

-22:00 horas conciertos en la Plaza

Las siguientes son las actividades que se harán en Baztan durante el mes de mayo:

-Viernes 3 de mayo, 20:00 horas en Erratzu, proyección del documental Documental:"Roadmap to Apartheid"

-Martes 14 de mayo,17:30 horas en Irurita "Porrotx Palestinaz"

-Miércoles 15 de mayo, 20 horas, charla en Elizondo: "Presos políticos en palestina y Euskal Herria"

-Del 1 al 17 de mayo, exposición en Elizondo con dibujos de niñ@s de Gaza.

-Del 1 al 12 de mayo exposición en Irurita: "Síntesis de la Historia Palestina".

EH Palestina Eguna girotzen hasteko ekitaldiak antolatu dituzte apirilean Lesaka, Bera, Elizondo, Doneztebe eta Iruritan

2011. urtean Euskal Herria-Palestina eguna Zestoan ospatu genuen

"Elkartasunez" abestia Arrebote taldeak eta Julen Zulaikak 2009.urtean egin zuten Palestinarekiko elkartasuna indartzeko