Maiatzaren 1ean, euskal internazionalistak Bilbora!

maiatzaren 1aAskapenatik dei berezia egiten diogu euskal internazionalista orori, Bilbora joan dadin nazioarteko langileen eguna ospatzera, aldarrikatzera. Euskal gehiengo sindikalak deitutako manifestazioarekin bat egingo dugu eta gure ikutu internazionalista eman asmoz, munduko hainbat herri langile eta borrokalarien banderak astinduko ditugu euskal ikurrekin bat egin dezaten.

Kapitalismoaren krisia dela eta ez dela, han eta hemen, Europan, Afrikan, Abya-Yalan, Asian eta Ozeanian aberatsak aberatsago eta pobretuak pobretuago izan gaitezen neurriak hartzen ari direla ikusten ari gara berriz ere. Aski da, Euskal Herria ezin dugu jokaldi makabro honen konplize egin, geure buruari eta munduko herriei zor diegu bestelako Euskal Herri bat eraikitzea.

11etan geratu gara Jesusen bihotzaren plazan eta manifestazio ondoren bazkaria egingo dugu.

Etorri eta egin dezagun Euskal Herrian Maiatzaren 1 handi bat, munduko herri langileen ondoan.