Mannu EHrekin solidarioaren epaiketaren aurrean
Abenduaren 15ean Erromako Euskal Herriaren Lagunek antolatuta LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna Igor Urrutikoetxeak parte hartuko du mahainguru batean, Parisen, berriz, CSPBk antolatuta, hilaren 18an Jon Anzaren desagerpenaren inguruko mahainguru bat izango da Jonen neska-laguna, Marijo, Gabi Mouesca, OIPeko lehendakaria eta Anaiz Funosa, Askatasunako koordinatzailearekin.
Azaroaren 6an Florentzian operazio polizial bat egin zuten, bertan 11 etxe miatu eta Mannu gaztea atxilotuz. Salaketa: maiatzaren 23an Forza Nuova alderdi politiko neofaszistaren egoitzara eginiko eraso-saiakera.
Tamalez, Euskal Herrian ohiturik gaude horrelako albisteak entzuten. Baina jakin badakigu ere salaketa asko muntai hutsak direla eta Estatuarentzako arriskutsuak diren edozein mugimendu ezkertiar eta abertzalea berehala kriminalizatzen dutela; horrela, mugimendu horretako kideak atxilotuak, torturatuak eta urteetarako Euskal Herritik urrun dauden espetxeetara sakabanatuak izan ohi direla, bertan beraien eskubideak guztiz zanpatuz.
Oraingoan Italiatik dator albistea, baina ziur gaude hau ere muntai hutsa izan dela. Maiatzaren 23ko gertakizunetara jotzen badugu, salaketan aipaturiko erasoaren saiakera ez zen gertatu, baizik eta guztiz kontrakoa. Egun hartan Forza Nuovak - ?La destra-Fiamma tricolore?-k hauteskunde kanpainako iniziatiba bat burutu zuen, eta honen ondoren hamar bat faszista hiritik ibili ziren bueltaka burdinezko makilekin armaturik, Banda Bassottiren kontzertu ingurura ere abiatu zirelarik. Bertan neska bat erasotzen hasi ziren, orduan honek lagunei deitu eta bertara azaldu ziren laguntzeko asmoekin. Mannu, lagun talde honetan zegoen.
Ez da Firenzeko antifaszista mugimenduak eta mugimendu ezkertiar iraultzaileak jasaten duen lehenengo kolpea. Bertan dagoen mugimendu sendoaren seinale delarik errepresio hau.
Mannuk antifaszismoaren mugimenduan borrokatzeaz gain, langileen eskubideen alde borrokalaria da, mugimendu lokaletan, erraustegiaren kontrako borrokan, zerbitzu publikoen pribatizazioaren kontra, autogestioaren eskubidearen alde, eta beste herrialde batzuekiko elkartasuna lantzen, besteak beste Euskal Herriarekiko solidarioa delarik.
Firenzeko Euskal Herriaren Lagunak taldeko kidea da, eta Euskal Herriarekiko erakutsi duen elkartasuna ere ?arriskutsu?-tzat jo dute bere aurkako salaketan.
Gure ustez, atxilotzeko beste arrazoi txiki bat izan da elkartasuna adieraztea, izan ere Firenzen bertan Euskal Herriaren Lagunak-ek burutzen duen lana izugarria da, 3 urtetan zehar Euskal Herriarekiko elkartasuna adierazten duten iniziatibak asko izan baitira, eta mugimendu guzti hau gelditzearren ere errepresioa ezarri dute.
Halere, ez dute lortuko errepresioaren bidez borroka geldiaraztea!
Euskal Herritik, Askapenatik, Elkartasun beroena Mannu atxilotuari eta bere senide eta lagunei!
Aupa zuek!