Mapuche herria eta elkartasun internazionalista mintzagai izan da gaur Algortan

Gaur Amerika hegoaldeko emakume indigenen egoera presente izan dute Algortan eta baita, Gabi Basañez eskualdeko bizilagun eta auziperatueran egoera eta Askapenaren aurkako epaiketaren ere.

EZtaBAIda gune antiautoritarioan, arratsaldean, "Pupila de mujer, mirada de la tierra" (goian trailerra ikusgai) dokumentala ikusteko aukera izan dute. Dokumental hau hiriburura joan behar izan zuen Argentinako emakume indigena baten bizipenetan eta bere identitatea berreskuratzeko borrokan oinarritzen da.

Ondoren Askapenak Argentina eta Chileko mapuche herriarekin egindako lana eta erakunde honek azkenengo urteetan pairatutako jasarpena izan dituzte eztabaidagai. Horretarako Gabi Basañez Askapenako kide auzipetua bertan izan da.

Elkartasuna ez delako delitua

Askapena Aurrera!

Gabi Libre