Maputxe herriaren aurkako inperialismoaren eragin suntsitzailea

XXI.mendean inperialismoaren eragin zitalak bere atzaparren bidez herriak, lurrak, kulturak etab. zapaldu nahian jarraitzen du. Maputxe herriak bizi izan duen suntsipen honen adibide eta estrategiak ezagutu dituzte euskal brigadistek.

Neukenen, Argentinako hegoaldean dagoen probintzian, Maputxeen komunitateekin VACA MUERTA deituriko lurraldean egon ginen. Bertan Mari-mari (ongi etorri) esan ostean euren lurretan inposatu dizkieten makro-proiektuek, esaterako, frackingak, petroliferak eta turismoko guneak eragindako kalteak ezagutu ditugu. Euskal Herrian ezarri nahi diguten Frackingaren teknika aurrez aurre ikusi dugu. Lurrak, animaliak eta pertsonak suntsitzen dituen monstruoak begi parean izan ditugu. Teknika honen eraginak kutsadura zabala ekarri du. AƱelo herrian ur edangarririk jadanik ez dago, pozoitua dago, animalien jate eta transumantzia ohiturak aztoratuak izan dira eta Maputxeen komunitate kultura aberatsa eraldatu dute.

Cristina Linkopan da aberrazio honen eredu, Genaico Komunitateko partaide borrokalaria zen eta uraren kutsaduraren eraginez gaixotu eta hil egin zuten. Maputxeentzako borroka ikur bihurtu da.

Beraiek gure bisita eskertu izana zirraragarria izan da. Izan ere, bertako gobernuek errealitate gordina estali eta desitxuratu egiten dute uneoro, Maputxeen herri izaera zapalduz. Ondorioz, Brigada bozgorailu moduan ikusi izanak Euskal Herrian errealitate eta borroka hau plazaratzera behartzen gaitu.

Newen (indarra) handiarekin mantentzen dira poliziaren errepresioaren aurrean. Baita enpresa petroleroen aurrean ere. Horietako batek APACHE du izena. Ekintza zuzenaren bitartez enpresa honen bi dorre gelditzea lortu zuten.

Estatu Kischneristak munduari begira politika sozialak egiten dituela esaten du, baina lurraldeak dituen errekurtso guztiak ustiatu eta trasnazionalei saltzen dizkietela da irudi horren errealitate gordina. Lurraldean politika asistentzialistak bideratzen ditu eta horrek praktikan biztanlegoaren dependentzia sortzea eragin du, gizartearen desegituraketa handituz eta gizartearen eraldatze prozesua desaktibatuz. Honek guztiak neoliberalismoaren funtsa elikatzen jarraitzea dakar.

Kanpoko merkatu pribatuan oinarritzen da ekonomia, ondorioz, argentinar herriak ez du ezer jasotzen.

Inperialismoaren beste atzaparretako bat sojaren monokultiboaren fenomenoa da. SENASA, sindikatuko arduradunekin bildu ginen eta haiek azaldu zigutenez 90. hamarkadan industrializazioaren beherakadarekin burgesia nazionala sojaren produkziora zuzendu zen. Transnazionalen esku dago merkatu berri hau, langileak landetan esplotatu egiten dituzte nekazari txikiak desagertaraziz. Hori gutxi balitz, pestiziden bitartez inguruan bizi den biztanleria kutsatzen dute, atzera bueltarik ez duten gaixotasunak eraginez. Era berean, soja landatzeko hazia transgenikoa da eta behin ereinda lur hori ezin da berrerabili, gero eta lur eremu gehiagoren beharra eraginez. Barbarie honen erantzuleetako bat MONSANTO enpresa da.