Maputxeak gose greban
Concepiongo El Manzano gartzelako, Temuko eta Angol-eko 23 preso maputxe komunero gose greba mugagabean hasi dira. Pasa den igandean ekin zioten protestari eta jadanik, gendarmeriak informatu bezala, lehen ondorioak jasaten hasi dira, zenbaitek 4 kilotik gora galdu dute jadanik, hala ere, borrokarekin jarraitu eta indartsu daudela jakinarazi dute senitartekoek. Hauexek dira azken muturreraino eramateko prest diren grebalarien eskakizunak:
1.-Maputxeen aurkako lege antiterrorista deuseztatzea, oraindik indarrean dirauen Pinochet diktadorearen legea, hain zuzen.
2.-Maputxeak epaitzen dituzten Tribunal militarren amaiera.
3.-Txileko estatuan zehar preso dauden Maputxe preso politikoentzat askatasuna: Epaiketa justu bat izateko eskubidea eta muntaia polizialen amaiera, ezkutuko lekukoen parte hartzea debekatu, tortura eta mehatxuekin amaitu eta giza eskubideak defendatuz.
Askapenak bat egiten du maputxeek, Gulumapukoek kasu honetan, hasitako protesta eta aldarrikapenekin, adi egon beraz asteotan Euskal Herrian egingo diren deialdiekin.