Marokoko kontsulatuaren ekimenaren irudiak jasotzen dituzten bideoak

Apirilak 17an, nazioarteko preso eta iheslari politikoen egunean, kontzentrazio bat burutu da Bilboko Moiua plazan "Munduko preso politikoak kalera!" lemapean.

Ondoren bi ekintzaile internazionalista kontsulatu marokoarrean zintzilikatu dira pankarta batekin saharar presoek bizi duten egoera larria salatu eta marokoar estatuaren jarrera errepresiboa eta espainiarraren utzikeria salatzeko.

Ver crónica en castellano

Ver galería de fotos de la jornada de solidaridad

Bilbokobranka.info-k zabaldutako bideoa eta argazki galeria ikusi

Topatu.info-n albistea ikusi

Saharar presoen askatasuna galdegin dute preso politikoen nazioarteko egunean

Askapenak elkarretaratzea burutu du preso politikoen nazioarteko egunean eta 30 lagun inguruk bat egin dute Bilboko deialdiarekin. Mobilizazioa eta gero, bi pertsona Marokoko kontsulatutik zintzilikatu eta Saharar gatibuen askatasuna aldarrikatu dute.

Aurten Saharar preso politikoen egoera nabarmendu dute preso politikoen nazioarteko egunean. Askapena talde internazionalistak hainbat elkarretaratze deitu ditu Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan. Bilbon mobilizazioa egin dute 12:00etan plaza Eliptikoan eta 30 bat lagunek hartu dute parte deialdian.

Protestan, Julen Zulaika Askapenako kideak hartu du hitza esanez, munduko preso politikoen askatasuna galdegitea dela haien helburua. Era berean, aurten Sahara presente izan dutela azpimarratu du, Sahara eta saharar presoek bizi dituzten baldintza latzengatik. Izan ere, otsailean Marokok zigor gogorrak ezarri baitzizkien Gdeim Izik kanpalekuan atxilotutako 23 sahararrei. Bederatziri biziarteko kartzela zigorra aplikatu zieten; beste lauri 30 urteko espetxealdia; zortziri, 25ekoa eta biri, 20koa.

Elkarretaratzea bukatu ondoren, bi lagun Marokoko kontsulatutik zintzilikatu egin dira eta “Munduko preso politikoak kalera. Sahara libre” zioen pankarta bat zabaldu dute. Eguerdiko protestan parte hartu duten saharar eta lagun guztiak bertara gerturatu dira zintzilikatutako pertsonei elkartasuna adieraztera eta Marokoren kontrako oihuak nagusitu dira, besteak beste, “Maroko hiltzaile, Espainia laguntzaile”.

Marokoko kontsulatuko balkoitik pankarta kentzea lortu dute eta 13:45 aldera, Ertzaintza bertara gerturatu da. Protesta egiten zeuden bi lagunak eraikinaren aurrealdetik jaitsiarazi, identifikatu eta ordulaurden ondoren kalera ateratzen utzi diete. Behin kalean, saharar ugari gerturatu zaizkie eta eskerrak eman dizikiete euren herriaren alde egindako protestagatik.

Bilbokobranka.info