Marokoren beste estatu krimen bat: Mohamed el-Burhimi preso sahararra eraila!

Marokoko Ait Melul espetxean zegoen Mohamed el-Burhimi preso sahararra estatu krimenak eraila izan da, gose greba bat burutzen ari zela. RASD News berri agentziak eman du argitara berria.

22 urte zituen gazteak apirilaren 30ean hasi zuen gose greba, bere espetxeratzea salatzeko asmotan.

Beste biktima isil eta hotz bat izan da, kamerek eta komunikabide marokoarrek jasoko ez dutena. Saharar herriaren aurkako anikilazio estrategiaren baitan emandako beste pauso bat dugu hau, eta horregatik, gauzei bere izenez deitu behar diegu. Aurrez pentsatutako hilketa baten aurrean gaude.

Marokoar gobernuak isilik mantendu nahi duen gertakari honen aurrean, Askapenak gure elkartasunik maitakorrena bidali nahi die Mohamed el-Burhimi ren senitarteko eta lagunei.

Aldi berean, Saharar herriari borrokan bidelagun izango gaituztela jakinarazi nahi diogu.

Sahara hurra!! Preso politiko sahararrak Kalera!!!