Martxoaren 30ean Israeli Boikot nazioarteko eguna

Iragan astean, "Euskal Herria Internazionlista" bideoa Laudioko Basalarreina Kultur Elkartean aurkeztu zen, eta, honen ostean, gaur egun Euskal Herrian garatzen den internazionalimoaren gaineko eztabaida abiatu zen. Aipatu ziren gaien artean, Askapenak urtero antolatzen dituen brigadek eta  Israeli zein coca-colari Boikot kanpainek jakinminik handiena piztu zuten.

Israeli Boikot kanpainaren harira, hilaren 30ean nazioarteko BDS (boikota, desinbertsioak eta isunak) eguna da.

Askapenatik elkartasunez-pacbi manifestuaren bidez irakaskuntza, kultura eta kirol arloetan Israeli Boikot egitea bultzau dugu nagusiki, zentzu honetan Mayumana israeldar perkusio taldeari boikot egitera deitzen dugu (martxoaren 18ti 21era Bilbon izango dira). Horrez gain hemen dituzue bi link israeldar produktu zein entrepresa kolaborazionistekin, tartean 'euskaldun' batzuk.

www.islam-shia.org, www.taringa.net

Nazioartean egiten direnen ekintzetako bat duzue bideo honetan, non Galeseko lagunek Israeleko produktuei boikota egitera deitzen duten supermekatu baten burututako ekintza baten bidez:

galesen israeli boikot ekimena, bideoa

Honekin batera hurrengo berria ere helarazi nahi dizuegu:

Bartzelonako Russell epaitegiak boikotari bultzada

Joan den astean, Bartzelonan Russell Epaitegiaren bilkura ospatu da, Kataluniako hiruburuan Europa, AEB eta Hegoafrikako giza eskubideen aldeko ekintzaileak bildu direlarik. Russell Epaitegia 1966 eta 1967an AEBek Vietnamen egin zituen gerra-krimenak
epaitzeko sortu zen. Oraingoan, Israelek Palestinan burutzen dituen sarraskiak epaitzea du helburu, nazioarteko erakundeen konplizitatea salatuz. Bartzelonan Europako Batasunak Israelen sarraskietan konplizea dela eta, bide batez, Boikotaren (BDS) aldeko deia egiten du. Azpian, "Gara"k eta "Berria"k Russell Epaitegiari buruz argitaraturiko informazioa.

gara1,    gara2   eta   berria