Martxoaren 30ean, Nazioarteko Israeli Boikot Eguna

Urte batzuk pasatu dira Israelgo Estatuaren aurkako boikot, desinbertsio eta zigorren aldeko kanpaina (BDS bezala ezagututa: boycott, divestment and sanctions) martxan jarri zenetik, Hego Afrikako Apartheid erregimena nazioartean isolatzeko kanpaina luzearen eredua hartuta. BDS kanpaina Palestinako 170 erakundek bultzatuta dago (http://www.bdsmovement.net/call) eta Palestinako espektro politiko osoak sostengatzen du, ezberdintasun ideologikoen gainetik, herri palestinarrak berak bere borrokaren aldeko mugimendu solidarioei eskaintzen dien tresna nagusia izanda. (* Informazio gehiagorako irakurri albiste hau)

Bihar, martxoak 30 BDS eguna dugu, kontuan hartzeko data. Palestinar herriaren askatasun aldarria gure egiten dugun oihua da. Okupazioa eta kolonizazioa bukatzea, harresia desegitea, Estatu israeldarraren barruan dauden palestinarren eskubideen berdintasuna onartzea eta errefuxiatu palestinarren bueltatzea bideratzea... palestinar herriaren askapen borroka gure borroka da. Horregatik Askapenatik BDS elkartasunetik konpromisorako pausuak emateko tresna egokia dela uste dugu. Eragile eta norbanakoon konpromisoa eskatzen duen dinamika bat da, eta askotan ez da erreza, baina Palestinar herriaren askapen borrokan egin dezagun ekarpenik handiena dugu.

Bidea eginez joango gara askatzen korapiloak eta Askapenatik bide hau jorratzeko gure konpromisoan berresten gara gaur gaurkoz.


Gora Palestina askatuta!
Hamaika herri borroka bakarra!