Martxoaren 30ean, Nazioarteko Israeli Boikot Eguna, BDS eguna.
Hitzetatik ekintzetara: Israeli Boikot!
Hurrengo martxoaren 30ean BDS mugimendutik Israeli Boikot nazioarteko eguna deitua dago. Askapenak dei egiten die euskal herritarrei egun honetan deitzen diren mobilizazioetan esku hartu dezaten, bai eta Israelen aurkako boikot ekimenak gauzatu ditzaten ere.
1948an, Nakba egunean, Israelgo Estatua sortu zenetik, bere izatea palestinarren aurkako jazarpen eta bazterkerian oinarritu da. Israelgo Estatua, bere legedia, egitura, konstituzioa... ideologia sionistan oinarritzen da eta sionismoa arrazakerian oinarritzen da. Ondorioak hauek dira gaur egun: miloika errefuxiatu palestinar, Gazak pairatu zuen sarraskia eta egun sufritzen duen setioa, Zisjordanian eraikitzen ari diren Apartheid Harresia era Jerusalemgo palestinarren etxeen suntsitzea eta legez kanpoko kolonietan sionistentzat etxeak etengabe eraikitzea. Bazterkeria sionistaren eredu batzuk baino ez dira.
Eskubide urraketa guzti hauek nazioarteko komunitatea delakoaren oniritziarekin eginak dira, AEB buru dutela eta Europako Batasuna atzetik doakiolarik.
Egoera horri erantzuteko, talde palestinarrek, Hegoafrikan apartheidaren aurka izan zen boikot kanpaina eredutzat hartuz, nazioartean Israeli arlo guztietan boikota egiteko deia zabaldu zuten. Boikot horrek arlo ekonomikoan du eragina, Israelgo produktuak erosteari utziz, horrekin jazarpenarekin jarraitzeko beharrezkoa den dirua lortzen duelako. Arlo politikoan ere Israelekin harremanak etenaz. Baina baita ere arlo kultural, akademiko eta kirolean ere, jarduera horiek Israel "Estatu demokratikoa" denaren irudia emateko erabiltzen dituztelako.
Euskal Herrian ere boikotaren deialdiarekin bat egiten dugu eta palestinarren eskubideak bermatzen ez diren bitartean ez dugu onartuko inolako adierazpen sionistarik gure artean.
ISRAELI BOIKOT!!!!!
PALESTINA ASKATU!!!!
GORA EUSKAL HERRIA INTERNAZIONALISTA!!!!
Ikusi BDS egunerako spot-a: