Mayumana kanpora! Israeli Boikot! elkartaratzea Bilbon

Pasa den igandean 'Israeli Boikot' ekimenaren baitan elkartaratze bat burutu zuten Bilboko EITBren egoitzaren aurrean GITE-IPES, Sare Antifaxista, Komite Internazionalistak eta Askapenak.

Kontzentrazio honetan salaketa bikoitza egitea zen helburua. Batetik Mayumana musika talde israeldarrari boikota egiteko deia, bere presentzia laister Euskal Herrian izango dugulako. Eta bestetik Bilbao Kirolak eta EITBren kolaborazioa eta promozioari.

Mayumanari boikot, Israeli boikot!

Palestina askatu!