Mayumana sionistari boikot!
Submitted by admin on La, 2010/03/20 - 23:00
Bilboko Palestinaren aldeko plataformak deituta ostiralean eta larunbatean Bilboko 'La Casilla' pabilioiaren aurrean elkartaratzeak egin dira Mayumana talde sionistaren bisita dela eta. Mayunama isrraeldar produktu kulturala da, itxuraz modernoa, dinamikoa, bizia, 'hippya'.
Izatez, ordea, defenditzen du okupazio ilegala, defenditzen du 'apartheid'-a eta defenditzen du miloika palestinar beren etxeetatik urrun bizitzea.
Elkartasunean eta justizian sinesten dugunok ezin dugu onartu Mayumana bezalako produktu kultural kiratsez beteak Euskal Herrian ibiltzerik. Izan dadila azken aldia.