Mexiko-ko UNAM-en preso politikoen alde, euskal presoen argazkiz josita

UNAM euskal presoakMexikotik iritsitako kronika. argazki galeria

Preso Politikoen Askapenerako Nazioarteko Eguna dela eta, ostegun honetan Mexiko hiriko unibertsitate autonomoan (UNAMen) Frente Magisterial Independiente Nacionalek eta Movimiento Estudiantil Revolucionario Internacionalistak deituta zenbait hitzaldi eta dokumental erakustaldi izan dira.

Zientzia politikoen fakultateko hitzorduan izan ziren Xabier Mina Euskal Diaspora eta Mexikoko Euskal Herriaren Lagunak, San Juan Copala udalerri autonomoko Movimiento Unificado de Lucha Triquiko kideak (Oaxaca) eta Comité Mexicano de Apoyo a la Revolución Peruanakoak (amnistiaren eta oinarrizko eskubideen aldekoak). UNAM presos vascos

50 bat lagun bertaratu zen taldeon hitzaldiotara.
Argazkietan fakultate sarrera euskal preso politikoen argazkiez josita, hainbat eta hainbat ikasleren mintzagai bihurtu zena.

Askapenak abian jarri du preso politikoen nazioarteko eguna dela eta kanpaina berezi bat, kasu honetan kolonbiar preso politikoei bereziki zuzenduta. Hartu informazioa hemen.