Milintante internazionalista, Askapena eta Askapeñaren aldeko mozioak onartu dira hainbat udaletxetan

Euskal Herriko hamaika txokotan Walter, Unai, David, Aritz eta Gabi militante internazionalisten eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Trukeren aldeko mozioak eztabaidatu eta onartu dira azken asteetan. Argazkian, atzo Barakaldoko udal batzan, Unai Vazquez kidearen herrian, mozioa eztabaidatzen ari zirela kanpoan egindako elkarretaratzea. Mozioa onartu egin zen.

Gaur goizean Gasteizko udal batzan bertan izan da Walter Wendelin kidea ere, eta EH Bilduren eskutik aurkeztu den mozioa eztabaidatzean hitza hartu eta internazionalismoaren garrantzia azpimarratuta, urriaren 19an hastekoa den epaiketaren izaera politikoa salatu du.

Aste honetan bertan Garesen, Amurrion eta Okondon aurkeztutako mozioetan ondorenho puntuak onartu dira:

  1. Elkartasun internazionalista bultzatzeko lanean diharduten erakunde eta pertsona guztiekiko babesa;

  1. Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke-rekiko nahiz inputatutako bost euskaldun internazionalistekiko elkartasuna;

  2. Askapena, Askapeña eta Elkar Trukek egiten duten lana ez oztopatzeko exijentzia;

  3. Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez, Aritz Ganboa eta Dabid Soto euskaldun internazionalisten aurkako epaiketa euren absoluzioaz amaitzeko, dagozkien eskubideak itzultzeko eta zor zaien erreparazioa emateko erreklamazioa

Bestalde Arrasateko udaletxean ere onartu zen mozioa eta Goierrieko eskualdean bertan ere hainbat udaletxetan aurkeztu da mozioa eta eztabaidatu.

Ez dira ordea Euskal Herrian bakarrik borroka internazionalistarekiko babesa adierazi duten udaletxeak. Herrialde Katalanetatik bertatik, zehazki Manresako udaletxean, Askapena eta militante internazionalisten aldeko mozioa aurkeztu zuten CUPeko ordezkariek eta onartu zen.