Nakba gogoan Arabatakadan eta Abadiñon izandako kontzertuetan
Ostiralean Gasteizen unibertsitateko ikasleek antolatutako jaialdian eta larunbatean Abadiñon izandako kontzertuetan elkartasunari lekua egin zioten musika eta jai giroan.
Arabatakadan hainbat lagun igo ziren estenatokira 'Israeli boikot' mezua osatzen zuten panelak eskuan. Honekin batera ikasleen ordezkari batek hitz batzuk bota zituen, non argi adierazi zioten elkartasuna Palestinari eta bertako ikasleei. Kontzertuan zehar Kenzazpi zein Su ta gar taldeek abesti bana eskeini zioten Palestinari.
Larunbatean ere antzeko ekimen bat burutu zuten Su ta gar-en kontzertuan Abadiñon. Palestinar ikurrak eskuan igo ziren hiru lagun elkartasunaren garrantzia azpi marratu eta Israeli boikota aldarrikatu zuten borroka eta elkartasun tresna bezala.
Jaietan ere internazionalismoa aurrera!
Gora Palestina askatuta!