Nazioarteko babesa prozesu demokratikoari
Azken bi astean, ezker abertzaleak 'Zutik Euskal Herria' agiria publiko egin zuenetik, nazioarteko babesak bata bestearen atzetik iristen ari dira. Horri gainera, azken Euskal herriaren Lagunak bultzatutako elkartasun aste arrakastatsuari gehitu behar zaio. Gurte herriak baditu herri eta esfera ezberdinetan bide-lagun onak: kalean, zentro sozialetan, enbaxaden aurrean, Iralnadan, Hego-Afrikan, Abya-Yalan edota Europako Legebiltzarrean.
Gatazka politikoen bitartekari eta abokatu hegoafrikarra den Brian Currin-ek adierazi duenez: 'PSOEk eta Espainiako Gobernuak eman behar dituzte orain pausoak' (gara, berria). Gaur bertan ere, gara egunkariak dakarrenez, Currinek azpimarratu du prozesuak aurrera egiten badu, Europa eta Europaz kanpoko hainbat herrialdek babesa emango diotela prozesuari.
Gerry Adams-ek, Sinn Feineko buruak txalotu egin ditu ezker abertzalearen gogoetaren emaitzak (gara, berria), azkenik Europako Legebiltzarrean aritzen den FriendShip taldeak (hainbat herrialdetako eurolegebiltzarkideak daude taldean) ere espaniar gobernuari eskatu dio prozesu demokratikora lotu dadila (gara, berria).
Euskal Herriarekin elkartasun lana osasuntsu eta sasoiko dabil.