Neonaziek militante antifaxista bat labankadaz zauritu dute Milanon

Milanoko Euskal Herriaren Lagunakek salaketa antifaxista bidali digute.

Eraso faxista salatzeko plazarutatutako komunikatua

Joan den igandean –Abenduak 2- arratsaldeko 17:00ak inguruan, 2 neonaziek “Associazione Dax” talde antifaxistako kide bat erasotu dute labankadaz.

Stefano, sabel aldean 3 labankada emanez zauritu dute akabatzeko intentzioarekin. Erietxera eraman dute eta han, medikuek, arriskutik kanpo dagoela ondorioztatu dute, ez bait dute organorik harrapatu. Dena den, ebakuntza egin behar izan diote giharretako zauriak sendatzeko.

Bi nazien deskribapenari jarraiki, hauek Hammer Skin mugimendu neonazisteko kideak direla jakin izan da. Milanon, talde nazi honek “Lealtà ed azione” deitutako “elkarte kulturalaren” estalkia erabiltzen du. Hori jakinda, igandetik astelehenerako gauan 100 bat militante antifaxistek elkartearen egoitza erasotu dute, nahiz eta hau poliziak babestuta egon.

Astelehenean aldiz, Milanoko mugimendu antifaxista eta ezkerreko sektoreek lehen manifestazioa deitu dute Piazzale Loreton, sinbologiaz beteriko lekua. Bertan hainbat buru partisau antifaxista akabatu zituzten eta, honi erantzuteko, hilabete batzuk geroago, Mussolini urkatuta azaldu zen plaza berberean. (hemen kontzentrazioaren komunikatua).

 
Gora Milano antifaxista, gora munduko atzoko eta gaurko antifaxistak!
 
Erantzunik gabeko erasorik ez!