Ni banaiz Unai Vazquez
Aurrekoan ezin izan nuen hilabeteroko zutabe hau idatzi, besteak beste, internazionalismoaren ahotsa zutabe honen bidez zabaltzeagatik preso sartu nautelako. Argitaratu zen zutabekoa ez nintzen ni, ez. Baina zutabea egin egin zen, herri honetan lagun bat bahitzen duten bakoitzean, ondokoek lanarekin eta borrokarekin aurrera jarraitzen dutelako.
Baina ez kanpoan bakarrik. Espetxean daramadan denbora honetan zerbait ikasi badut, zerbait erakutsi badidate barruko kideeek, bizitzak eta borokak aurrera jarraitzen dutela da. Beraz bai, banaiz. Banaiz borrokatzen jarraitzen dudalako, banaiz Walter, Aritz, David eta Gabi, bagara euskal
preso politikoak, Palestinan gose greban egondako 7000 preso politikoak edo Maputxe herriko 38ak. Bagara Abya Yalan independentziaren 200.urteurrenak ospatzen ari diren bolibartarrak, zein benetako independentzia bilatzen duten gerrilariak edota Saharan intifadan altxatzen
direnak ere. Barruan zein kanpoan antolatuak gaudelako, herria garelako: banaiz, bagara eta izango gara. Ilusioa sortzen digute Euskal Herrian zabaltzen ari diren aukera berriek.
Nazioartetik Euskal Herriarekiko keinu internazionalistak ere gero eta agerikoagoak dira. Badakigu garaipena geurea dela eta herriaren garaipenak soilik aterako gaituela ziegetatik, orain artean bezala Euskal Estatua zein Herrien Europa eraikitzeko bidean jarraitzeko.
Gora Euskal Herria Internazionalista!