Noa dela eta Iruñeako udalari gutun irekia
Beste behin ere Noa, kantari Isaeldarra Euskal Herrian izango dugu, martxo hasieran. Hori dela eta Iruñea Gerra Gelitu-Palestina Elkartasun ekimenak, Iruñeako hainbat eragile batzen duen plataformak honako gutun irekia bidali dio Iruñeako udalari.
Gayarre Antzoki Fundazioaren Patronatuko juntakide agurgarriak
Gayarre Fundazioak Israeldar Noa abeslariaren emanaldia, martxoaren birako programaturikoa, bertan behera uzteko eskatzeko idazten ari gatzaizkizue.
Ez gaude artista moduan edo israeldar herritar moduan aurkezten den Noaren presentziaren aurka. Uko egiten diogu Israelen ordezkari bezala eta ondoz ondoko gobernu sionistek ezarritako garbiketa etnikoen politikaren defendatzaile izateagatik.
Garbi dago Israelek politika hauek bere artisten bidez apaintzeko duen asmoa. 2008/09an Israelek Gazaren aurka burututako erasoa ondoren, zeinetan 1500 hildako egon ziren, hauen laurdena adin txikikoak izanik,Arye Mekel, Atzerri Ministerioko (MAE) bozeramaileak esan zuen: “Munduan zehar bidaliko ditugu gure nobelagile eta idazlerik ezagunenak, antzezlan konpainiak, erakusketak… Horrela Israelen aurpegirik atseginena azalduko dugu eta gerra testuinguruarekin bakarrik identifikatzea ekidinen dugu.” (The NewYork Times, 2009ko martxoaren 3an bildua).
Noa abeslariak, Israelera 17 urterekin joan arren soldaduska egitera, bakearen eta herrien arteko bizikidetzaren maitale bezala aurkeztea gustuko du, arrakastaz hainbat aldiz antzeztu duen jarrera izanik.
Baina behin baino gehiagotan maskara kendu du, Palestinar herriarenganako benetako mespretxua agerian utziz eta berak zerbitzatu duen Israelgo armadaren ekintza itzelei babesa adieraziz.
2008/09 urteetan, Berun Urtua deitutako operazio bitartean, Noak Gazako herriari idatzi zion, erasoak defendatuz eta Hamas-en gobernuari errua botaz “Gaza pobreziaren, gaixotasunen eta miseriaren zabor-toki bihurtzeagatik”. Gehituz “zuentzat Israelek egin behar den eta denok dakigun lana egingo duela, besterik ezin dezaket opa, eta minbizia, birusa eta fanatismoa deitzen den munstro eta Hamas izena duenaz libratzea”. Ahaztu egin zitzaion Israelek Gazarako sarbide guztiak itxi zituela aipatzea, zeinek bertako jendea krisi humanitario egoerara eraman duen, hainbat aldiz UNRWA-k (Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Agentziak) salatutakoa.
Geroago saiatu arren hitz hauek leuntzen, Noak ez du inoiz Palestinar herriarekiko Israelgo Estatuaren politika hiltzaile, arrazista eta espantsionista salatu. Izan ere, 2010ean Gaza-ratz bideratzen zen ontzi-taldeari egindako eraso kriminala ondoren Noak adierazi zuen “Israelen inork ez du sinesten Israelgo gobernuak itsasontzi horretan inor hil egin nahi izan zuenik”.
Udal antzokian Noaren presentziaren gure gaitzespenik indartsuena Israelenganako BDS (Boikot, desinbertsio eta zigorren) kanpainan kokatzen da, 2005ean palestinar jendarte zibilak martxan jarri zuena hain zuzen ere. Kanpaina honen helburua munduan zehar elkartasuna mugiaraztea da, Israelek nazioarteko legaltasuna bete dezan, sistematikoki inolako zigorrik ezarri gabe urratzen bai du. BDS-k Israelgo apartheid politikek, historiaren kutxarantz, Hego Afrikako apartheiden bide berdinean jarraitu dezatela bilatzen du.
Roger Waters, Elvis Costello, Pixies eta Gil Scott-Heron-en neurriko abeslariek boikot artistikoan sartu dira, jardutera ukatuz Israelen, Estatu honek Palestinar herriaren eskubideak aitortu gabe jarraitzen duen bitartean, euren etxe eta lurretara itzultzeko eskubidea eta askatasunean bizitzeko eskubidea hain zuzen ere.
Gayarre Fundazioa Nazioarteko Legaltasunaren defentsan jardutea, ohorezko eta bidezko keinua litzatekeela uste dugu eta Noaren ekintza eta presentzia ukatzea, hala nola, Palestinar herriaren aurkako Israelgo gobernuaren politika genozidak justifikatzen dituen edonori.
Iruña Gerrak Gelditu- Palestina Ekartasuna Ekimena