Oaxacako errepresioa dela-eta, Askapenaren prentsa-oharra

Euskal Herria, 2007ko uztailaren 17an,

Mexikoko Oaxaca estatuan herri mugimendua atzoko egunetik jasaten ari den errepresio basatiaren aurrean, Askapena erakunde internazionalistak zera jakinarazi nahi du:

-Berriro ere salatu nahi dugu Oaxacako herri mugimenduaren erreibindikazio baketsuen aurrean gobernadore hiltzaile Ulises Ruizek eta errepublikako gainontzeko botereek errepresio basatiaren aldeko hautua egin izana;
-APPO eta gainontzeko herri-mugimenduen kontrako bortizkeria atoan bertan behera uzteko exijitzen dugu;
-Preso politiko, atxilotu, bahitu eta desagertu guztiak askatzeko eskatzen dugu;


-Ulises Ruiz gobernadore hiltzailea boteretik kentzeko eta errepresioaren errudun guztiak zigortzeko ere eskatzen dugu.
Bestaldetik, Oxacako herri borrokalariari gure atxikimendu eta elkartasunik beroena helarazi nahi diogu; Oaxacan zein Euskal Herrian, borroka da bidea.


Errepresioa gelditu!
Preso, atxilotu eta desagertu guztiak askatu!
Gora Herrien Borroka!!!!Gora erresistentzia!!!!!

ASKAPENA