Ongi etorri Arriaranera...

Hauxe duzue Arriaran aldizkariko lehen alea; era digitalean zein paperean jasotzeko aukera dago (idatzi ezazue info@askapena.eus helbidera).

Arriaran-en Askapena euskal erakunde internazionalistaren berri hartuko duzu, bai eta bestelako esparru batzuetan ematen diren urrats internazionalistak jasoko ere: elkarrizketak, iritziak, umorea, iritzi zutabe bat... Jakina, aldizkari hau zure ekarpen, kritika eta iradokizunez ere hornitzea beharrezkoa da, irakurle, beraz, horra lehen gonbitea!

Zu Askapenara, internazionalismora, hurbiltzeko nahia eta beharra dugu, izan ere, Askapena handiagoa eta erangikorragoa bilakatu beharrean gaude. Izan dadila aldizkari hau gure harremanarako tresna bat, beste bat.

Agian Askapenako kidea izan zara iraganean, agian brigadista, agian gure lanengatik ezagutzen gaituzu...
Edozein kasutan ere, beharrezkoa zara; orain urtebete, 20 urte bete genituenean "Euskal Herria Internazionalista, arlo guztietan frente guztietan" esan genuean eta seguru gaude zuen eragin esparrua internazionalismoz busti ahal duzuela, hasi etxetik eta lagunartera, hasi lanetik eta militantzia esparrura.

Askapena berriak kide gahiago behar ditu, laguntzaile gehiago, bai eta oinarri sozial indartsua ere. Baina, beti eskean ezin gara egon, eta eskaini ere eskaini nahi dizuegu eta eskaintzen dizuegu: aurrena gure lana eta konprimiso internazionalista, eta hurrena gure jardunaren berri zuri ematea.

Arriaran, aldizkariaz gain, www.askapena.eus ere hor dago edonoren jakinmina asetzeko, itxura berritua du eta atal berriak dauzka: AskapenaTB, bai eta bidean datorren zyberdenda... boga!boletina ere bidaltzen dugu emailez bi astero, eta herriak gora kartelak kaleetan ipini.

 

Zer egiten dugu? Zeren berri emango?

-Euskal Herria internazionalista eraikitzeko lanak, ildoak, ekimenak, brigadak, Jardunaldi Internazionalistak, kanpainak...

-Euskal Herriaren Lagunak munduan zehar gure herriari adierazitako elkartasuna.

-Globalizazioaren Aurkako Mugimenduan egiten dugun lana.

Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu! Gu zorionez ez gatoz hutsetik, harria bota! atalean irakurgai duzuenez, Askapenak 21 urte ditu. Hasieran edozein umek bezala, aurrena bere izena ezagutu dadila nahi zuen, arreta erakarri, bere lekua bilatu eta lortu. Bere txikian gauza handiak egin zituen.

Askapenak garai hartako ilusioa eta gogoa berreskuratu eta loraldi berriak eta oparoak emango ditu, lur emankorrean bota ziren sustrai haietatik edanez.

Horregatik, Askapena-lagun izan zaitezen animatu nahi zaitugu, behar ekonomikoak ere badaudelako, bai, baina baita euskal internazionalismoaren oinarria sendoagoa izan dadin lagungarri delako ere. Eta orain dela 21 urte bezala, Askapenak gauza bat argi du: Euskal Herriaren askapen prozesuan ezinbestekoa dugu herri lagunen elkartasun internazionalista, eta, halaber, munduan inperialismoaren aurka borrokatzen direnek behar dute euskal herria libre, sozialista etainternazionalista bat.

Askapenak norabide horretan lan egiten eta lan egingo du! 

 

Oier Imazekin solasean

Oier Herriak Aske-ko ordezkaria da Globalizazioaren Aurkako Mugimenduan eta Malmö-n (Suedia) ospatu berri den Europako Gizarte Foroan esku hartu du.


Berriki, beste 30 lagunekin batera, Malmö-n izan den Europako Gizarte Foroan esku hartu duzu, ze balorazio egiten duzu?

Alde batetik, zapore gazi gozoarekin itzuli gara. Egun munduak bizi duen egoeraren larritasunari begiratuz gero, antolaketan egon diren hutsune nabarmenak, guneak berak duen abstrakziorako joerak… Europak egoera horretan jokatzen duen paperari begiratuz, heldulekurik aurkitu ez izanaren sentsazioa daukagu gorputzean.

Hala ere, Foroek ez dute produktu konkretu bat ordezkatzen prozesu baten baitan ematen den momentu baten argazkia baizik. Horrek lanerako gogoz itzuliarazi gaitu. Mugimendu sozialen elkargune honen definizioan lan asko dago egiteke, eta Euskal Herriko eragileok asko dugu bertan erakutsi eta ikasteko.

Zeintzuk izan dira Euskal Herritik egindako ekarpenak?

Lehenik eta behin Euskal Herritik baino -umiltasun apur batekin- Herriak Aske saretik egindako ekarpenei buruz aritu gaitezke. Ekarpena -hori bai- zabala izan da. Gure helburua oinarrizkoa zen: foroaren prozeduran herri honen eraikuntzan subjektu diren herri mugimenduen isla ahalik eta zabalena irudikatzea; eta herri proiektu horrek foroaren prozeduran egin dezakeen ekarpenaren inguruko hausnarketa zabaltzea.

Bide horretan egin dira: proiektu internazionalistaren inguruko gazteen eztabaida, Autodeterminazio eskubideak beste Europaren eraikuntzan joka dezakeen paperaren azterketa, herri eraikuntza proiektuak euskal herrian bizi duen egoera errepresiboaren kronika, hizkuntza aniztasunaren behar politikoaren inguruko eztabaida kritikoa….

Eta nola hartu da?

Erantzuna kasu batzuetan hobea eta besteetan okerragoa izan da. Euskal Herritik proposatzen dugun bidea -lokala izanik- askotan ez da oso ongi ulertua europar mugimendu unibertsalista hainbatengatik.

Gure posizioa indartzen ari da baina. Horren erakusle Autodeterminazioaren inguruko eztabaida izan zen. Ez asistentzia kuantitatiboa izan zelako, baizik eta eztabaidaren balio kualitatiboarengatik.

Herrien errealitateak, egunero betetzen ditu egunkarien nazioarteko kronikak. Horrek ez du egun isla argirik foroan. Eta eztabaidan agerikoa zen gai honek pizten duen interesa. Eskozia, Suedia, Alemania, Filipinak, Tamil herria, Euskal Herria… denek zuten iritzi bat eta hura azaltzeko interesa. Honek erakusten du gaiak egunerokotasuna baduela. Eta Euskal Herriaren inguruko eztabaida jada Europar arazo moduan ulertzen dela. Europa antolatzeko ereduaren inguruko eztabaidaren oinarrian kokatzen da. Hau oso positiboa dela ulertzen dugu.

Halako foroek zer ekarpen egiten dizkiete eredu neoliberalaren kontrako borrokei? Eragingarriak direla uste duzu?

Egun oraindik ez. Foroen ideologoen artean eztabaida jada klasikoa da eraginkortasunaren auzia. Bi ulertzeko moduren arteko talka ageri da: alde batetik, foroa neoliberalismoari modu bateratuan aurre egiteko agente politiko bezala ulertzen dutenak; eta bestetik foroak erakusleiho bezala ulertzen dutenenak.

Egun foroak erakusleiho ezin hobea dira. Baina, aho batez neoliberalismoaren agenteei topeak markatzeko gaitasunik ez du. Momentu batzuetan bazirudien. Eredugarriak izan zen, 2003an gerraren aurkako deialdiak izan zuen erantzuna. Europan bazirudien ezkerra gai zela: elkar antolatu, lehentasunak ulertu eta elkarrekin ekiteko gai ginela pentsatu genuen. Baina pluf bat izan zen. Ez dago argi oraindik mobilizazio haiek foroaren deialdiari erantzun edo deialdia gauzatu zuten mugimenduekiko subsiadiarioa zen. Galdera hori da, foroak zerbait sortzeko gaitasunik ba al du?

Guk uste dugu izan behar duela, baina oraindik haren baitan mugimendu errealen ekarpena (gurea barne ) eskasa dela. Foroak Europar gizartean dagoen masa kritikoaren oso zati txikia ordezkatzen du, eta hortaz agente indartsu bezala agertzeko oraindik bere baitan dauden mugimenduen inplikazioan sakondu behar duela iruditzen zaigu.

Zeintzuk dira Askapenaren erronkak GAMen?

Askapenak bere ekarpena Herriak Aske sarearen barruan egiten du. Sare hau, mugimendu venezolar eta palestinarrekin batera eraikia dago eta helburu nagusi bat du: ezker ikuspegitik herri eraikuntza proiektuak aurrera daramatzaten herrien ordezkaritza gauzatzea GAM espazioan.

Egungo testuinguru politiko globalean -krisi mediatikoak aparte- argi dago eredu baten porrota agerian geratzen ari dela. Eredu horrek oinarri ideologiko eta politiko bat du, neoliberalismoa. Baina historiak erakusten digu, kapitalismoaren fase konkretuen gainbeherek -estrukturalak izanda ere- ez dutela hala beharrez alternatibaren bidea irekitzen. Ezkerraren masa sozial kritikoaren alternatiba zein den, izango da zihurrenik egun mugimendu honen galdera nagusia. Eta bertan euskaldunok badugu alternatiba bat. Estatu neoliberalen europaren gainetik herrien europaren aldarria luzatzeko betekizuna du Askapenak GAM espazioaren barruan. Eta bide honetan lehen ataka eraiki beharreko herrien frontearen indar korrelazioa indartzean daukagu.

Eta Euskal Herriko Jendarte Foroa?

Ba segidan datorren erantzuna da. Herrien frontea osatzeko herri proiektuaren definizioan aurrera egitea ezinbestekoa zaigu. Horretarako GAM espazioaren baitan martxan dagoen foroen prozedura interesgarria da. Foroetan, dinamika partidarioetik kanpo aurkitzen diren mugimendu sozialen esparrua da subjektua. Ez dut nik uste mugimendu sozialek beraien bokazio politikoa baztertu behar dutenik, alderantziz agian. Baina argi dago, errealitate politiko, sozial, kultural… konkretu baten adierazleak direla eta hortaz marku propio baten beharra izaten dutela hausnarketak konpartitu eta herri proiektuaren marrazki orokorraren argazkia ateratzeko. Espazio hori sortu eta elikatzeko tresna izan behar da EHJF. Egungo testuinguru globalean-eta testuinguru globaleko agenteekin batera- XXI. mendean gurea bezalako herri txiki batek dituen erronkak elkarrekin aztertu eta ekinbidea marrazteko tresna. 

 

Zer berri?

Euskal Herriarekiko elkartasun keinuak

Irailaren bukaeran Euskal Herriarekin elkartasunez Milanon egin zuten jaialdia oraindik gogoan badugu ere, azken bi hiru asteetan frantses eta espaniar estatuek eman dituzten kolpe errepresiboak direla eta, leku askotatik heldu zaizkigu elkartasun mezuak, etab. Lisboako erdialdean pankarta erraldoia zintzilikatu zuten hiriko "Santa Justa" igogailu famatuan.

Hemen bildu ditugu haietako batzuk (barka ezazue denak jaso ez baditugu, eta nahi izanez gero bidali berriro mesedez). Beraien artean:

Europan: NÓS-Unidade Popular (Galiza), PCPE (Espaniar Estatua), Anaram au Patac (Okzitania), Izquierda Castellana (Gaztela), Rete dei Com unisti (Italia), Marco Odorici (Capogruppo PRC) eta IRS (Sardinia), CSPB-Paris eta Revolution (Danimarka)

Ameriketan: Movimiento Patriótico Manuel Rodríguez (Chile), Resumen Latinoamericano, Fundación Iniciativa Popular (Kolonbia), Carolus Wimmer Secretario de Relaciones Internacionales del PCV (Venezuela) y diputado del Parlamento Latinoamericano, Jóvenes Al Frente (Mar Del Plata – Argentina).

 

Brigadista bati eginiko heriotz mehatxuak direla eta salaketa egin dugu

Azken aldian 'ohitu' gara el país, el mundo, el correo, antena3, tve, abc, la razón... Chileko El Mercurio, edota Colombiako UNO telebistan bezalako hedabideetan guri buruzko gezurrak aditzen, gure jarduna kriminalizatzeko helburuarekin eginak.

Elkartasunaren kriminalizazioak kezkatzen bagaitu ere, gehiago kezkatzen gaitu estatuen gerra zikinak.Hemen daukazue Askapenaren brigadista batek, epaitegietan jarritako salaketa.Izan ere, uztailaren 20an gaueko 23:30etan etxean zegoela dei bat hartu zuen bere sakeleko telefonoan, deiak Venezuelako aurrezkia zekarren eta bestaldean kolonbiar azentuarekin mintzatzen zen pertsona batek 'Gabon!' esan eta barrezka hasi zen, 'Aguilas Negras gara, eta zuek Europarako FARCen bozeramaileak zarete', 'zuen atzetik gabiltza eta hilko zaituztegu, eroriko zarete!'

Askapenak urteak daramatza Kolonbiarekiko elkartasuna lantzen, beti egin izan dugu konponbide justu baten alde, aldeen arteko giza hitzarmenen alde, eta bide horretan, ezinbestez, beti egongo gara injustiziak, oligarkia, transnazionalak eta yankeen presentzia borrokatzen dituztenen alde.

Adibidez, iazko Martxoaren 6an Bilboko kaleetan ibili ginen beste talde askorekin batera paramilitarrek eta kolobiar estatuak eragin dituen biktimen aldeko martxan.Arrazoi beragatik, azken urtean Coca Colaren aurkako euskal boikot ekimena bultzatu dugu, Euskal Herriko beste eragile batzuekin batera. Zergatik? Bada "Aguilas Negras" talde horrek, euskal brigadista mehatxatu duen horrexek, SINALTRAINAL sindikatuko Coca Colako 9 sindikalista hil dituelako, hamarnaka ihes eginarazi, aurten bertan, sindikalista baten semea bahitu eta torturatu zuten eta mehatxuak berritu dituzte. 

 

Harria bota

Por el buen camino (Jesus Valencia)

Se me ha pedido, y lo tengo a mucha honra, que abra este espacio al que le deseo larga y fructífera vida. Si pusimos arduo empeño en plantar aquel renuevo al que dimos en llamar Askapena ¿cómo no contribuir a la emergencia de este nuevo fruto tan acertadamente llamado “Arriaran”?

En los remotos días del parto, vivíamos la obsesión de dar a conocer la naciente criatura. Había venido al mundo llevando en sus genes una larga experiencia acumulada pero sin que nadie conociera ni su nombre ni su identidad. ¿Quién era aquel neonato bautizado como Askapena? ¿Qué pretendía? ¿Quiénes eran sus progenitores? ¿Qué papel iba a desempeñar? ¿Cuánto tiempo de vida tendría?

Demasiadas preguntas a las que el tiempo y el compromiso militante tendrían que irle dando respuesta. Algunas ya han sido respondidas y de forma satisfactoria. Otras todavía siguen abiertas y sin resolver.

Lo cierto es que en aquellos intensos días de 1987 nació el nuevo organismo y le tocó conocer un mundo de no pocas esperanzas y de agitadas convulsiones. Se preparaban días de negociación -que pretendió ser resolutoria- y estos hechos suelen ir acompañados de preámbulos convulsos; forcejeos de ambas partes para sentarse con autoridad en la silla de las conversaciones argelinas.

Fue entonces cuando nació Askapena y, quines la parimos, teníamos una doble obsesión: que viviera y que tuviera el reconocimiento que se merecía. No fueron fáciles ninguna de ambas pretensiones. Recuerdo la emoción que sentíamos cuando veíamos escrito su nombre en algún panfleto o en alguna pared. La satisfacción se elevaba en muchos enteros cuando alguien ajeno a la criatura la citaba o la refería. Era un triunfo cuando alguien recurría a nuestro organismo como referencia internacionalista.

Aquellos afanes ya han quedado atrás y Askapena marcha por el buen camino. La criatura de entonces es ya un sujeto social ampliamente conocido. Es decir, reconocido por unos y estigmatizado por otros. Actitudes gratificantes y estimulantes las primeras, intrigas preocupantes las segundas.

Pero Askapena avanza cumpliendo sus objetivos que eran mucho más ambiciosos que el darse a conocer. Día a día, empeño a empeño, va consiguiendo que Euskal Herria conozca y vibre con la realidad de otros pueblos y que otros pueblos conozcan y vibren con la realidad de Euskal Herria.

Ha hecho mucho es mucho todavía lo que le queda por hacer.En cuando a la elección del nombre Arriaran, me parece muy acertada. Pakito fue nexo vivo, internacionalismo militante, punto de encuentro entre dos pueblos. El no fue el único pero sí uno de los más cualificados. Siguió la estela de los Ureta en Chile, los Mariategi en Perú, los Iturbide en Mexico, los Ustariz en Venezuela….vascos de distintos tiempos que contribuyeron en las luchas libertarias de aquellos países.

Acabo mi aporte dejando el relevo a Oscar Mate Luna. Durante la década de los ochenta fue eslabón imprescindible entre la represaliada izquierda latinoamericana que recaló en Euskal Herria y el emergente movimiento internacionalista vasco.