Ongi etorri Euskal Herrira #VenezuelaBrigada!

Bidai luze baten ostean heldu dira Euskal Herrira, gure artean ditugu Venezuelan herri mugimenduan lanean eta borrokan ari diren 5 brigadista!  15 egunetan zehar gurekin izango dira, bertako errealitatea eta borroka esperientzia ezberdinak ezagutzen. Baina baita Venezuelan eta Latinoamerikan gertatzen denaren berri ematen ere. Larunbatean lehen hitzordua izango dugu #HerriJantzia formazio mintegietako bigarren saioan.

Brigadistek emango dioten hasiera  eta lehen eskutik azalduko digute Venezuela nahiz Latinoamerikako borrokaren perspektiba. Venezuelatik Estatu Espainiarrera egingo dugu salto Iñaki Gil de San Vicenteren laguntzaz eta krisi testuinguruan nazio zapalduoi irekitzen zaizkigun aukerez jardungo dugu.

Arratsaldean Nekane Juradorekin Euskal Herrian eraiki nahi dugun sozialismoaren ezaugarri, tresna eta erronkez arituko gara. Saioa borobiltzeko, internazionalismoaren ingururuko azken dinamika bat izango dugu Askapenako kideen eskutik luzatua.

Mintegietan parte hartzen dutenentzat bazkaltzeko aukera ere eskainiko dugu bi egunetan Lasarteko Xirimiri Elkartean 12 €-ren truk.

Gurekin batera formazio ireki hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Izena emateko herrijantzia@askapena.eus helbidera idatzi besterik ez duzu eta Lasarteko Elebetz topagunean batuko gara.

 

EleBeltzera heltzeko hemen mapa

 

* Irakurri eta ikusi aurreko saioak emanikoa