Ordizian antolatutako hilabete internazionalistaren kronika

Ordiziako gaztetxean hilabete internazionalista ospatu zen joan den astean. Intereseko hainbat gai lantzeko parada izaten ari dira, lehenengo bi asteetan Bolivia eta Venezuelako brigadetan parte hartu zuten kideen esperientzia eta bizitakoa entzun zituzten bertaratutakoek.

Bi herrialde hauek aurrera daramaten aldaketa prozesuaren inguruko solasaldia, Euskal Herrira bertaratu ditzazkegun irakaspenekin nahastu zaigu elkarketa hauetan, baita kontraesanen inguruko hausnarketa ere.
Pasa den larunbatean Luismi Huarte soziologoaren ahotsean Hego Ameriketako XX eta XXI.mendeetako Historiaren berri izan genuen. Biziki interesagarria izan zen, hainbat arrazoirengatik:

Euskaldunontzat eta hego ameriketarrentzat badago geure oroimen historikoan beti presente dagoen data bat, duela 500 urtekoa. Arrazoia: Espainiar kolonizazioa. Hizkuntzen kontrako borroka, okupazio militarra, bertako instituzioen suntsiketa eta kulturaren deuseztea bi herrialdeetan eman ziren gertaerak dira. Uste baino gehiago dugu amankomunean.
1959.urtean argi gorri bat pizten da hego ameriketan, ondorengo urteetan iraultzaren ispilua izango dena, Cubako iraultza zehazki. Sozialismoa posible dela eta burgesia kanporatu deitekeela irakasten digu, nazionalizazioa eman daitekeela.

Hurrengo urteen ere experientzia interesgarriak emango dira, Chile eta Salvador Allende, Nikaraguako Sandinistak, Mexikoko Zapatistak... nekazal erreformak, herri antolakuntza eta esperientzia kooperatibisten bitartez nahi den gizarte eredua lortzeko bidean pausu eraginkorrak ematea posible dela erakusten diguten esperientziak.

Orain Venezuela eta Bolivia ditugu argi gorriak, baina hego amerikan arrox koloreko eta gris koloreko estatuak ere badaude, denek elkarren artean historia amankomun bat sortzen dutelarik. Estatu batuen azpijokoak, multinazionalen botereak, Europaren esku-hartzeak eta zehazki eredu kapitalistak jatorrizko herrialdeetako pertsona hauen oraina zein etorkizuna zapaldu nahi izan ditu, baina orain iritsi da garaia esnatu eta antolatzeko, mundu gorri bat sortzeko.