Otsailak 8tik 14ra Aste Internazionalista ospatuko dute Andoaingo Irunberrin
Otsailak 8tik 14ra Aste Internazionalista ospatuko dute Andoainen (Irunberri) eta Irlanda izango da aldarria.
Hilak 8tik aurrera gune informatiboa izango da Irunberrin eta
otsailak 10an Festa eta afari Irlandarra. Menuak "Bangers and Mash" Irlandako plater konbinatua osatuko du (Saltxitxak + purea + ilarrak + estofatua) eta 8 euroren truke dastatu ahal izango da. Afarirako txartela eskuratzeko izena eman behar du barran parte hartu nahi duenak. Afariaren ostean musika izango da nagusi Irunberrin Ekaitz Aranbarri musikariaren esku.
Otsailaren 14an, asteartearekin, 19:00etan "Borroka armatutik
gobernura: Irlanda batu eta justuagoa helburu", Igor Letona mugimendu
errepublikarreko kide ohiaren eskutik hitzaldia izango da eta ondoren Askapenaren 2012ko Brigaden aurkezpena.