Palestina 3 kronika Kanpamenduko balorazioa

palestine prisoners homeLau egunetan zehar Beit Sahourren egon ginen Palestinako gazte ezkertiarren topagune batean. Topaguneak "Occupated Palestine and Gollan Heights Advocacy Initiative" izena zuen eta Gazakoak kenduta Palestina guztiko gazte guztiak bildu ziren bertan, baita Golango gainetakoak ere. Hauetaz gain, gu bezela kanpoko jendea ere bazen:greziarrak, belgiarrak, kataluniarrak, alemaniarrak, italiarrak...

Kanpamenduaren ideia nagusia, inbasio, esterminio eta zatiketa guztien gainetik denak herri bat zirela ikustaraztea zen eta horretarako bildu zituzten denak Beit Sahourren lau egunetarako. Lau egunetan zehar auzolanean, hitzaldiak entzuten, jokuak egiten... aritu ziren. Guk ere parte hartu genuen ekintza hoietan baina guretzat egokitutako ekitaldiak ere izan ziren, boikotaren inguruko hitzaldiak adibidez.

(argazkian kanpanmendu barruko margoa, presoen etxeratzea aldarrikatzen duena, argazki galeria)

Lehenengo egunean topaguneari hasiera emateko, herriko kaleetan zehar martxa bat egin genuen, aurreko kronikarekin batera bidali genuen bideotxoa, eta ospakizunetan jarraitzeko Ibdaako dantzariak... izan genituen gauean baita Nazaret eta Beit Sahourreko udaletxekoen hitzaldiak ere. Bigarren egunean goizean goiz jeiki eta auzolanetan hasi ginen. Bakoitza bere taldearekin egokitu zitzaigun lekura abiatu ginen. Gu bertako nekazari batzuei laguntzera joan ginen.

Beraien olibondoak ureztatzeko zulo batzuk zituzten eta haiek garbitzeari ekin genion. Lan sinple eta polita ezta? Inongo gobernuk eraso bezala hartuko ez lukeena,ezta? Ba guri hogei minutu inguru pasa eta gero indar okupatzaile sionisten jeep bat etorri zitzaigun bisitan. Gu "harriturik" geratu ginen ez genuelako espero horrelako ezer gertatzerik. Prepotente haiek etorri baziren ere, gazte palestinarrak, kufia lepoan, han joan ziren beraiengana azalpen eske.

Metrailetadun nerabeek ezer esan gabe han geundenak grabatzen hasi ziren beraien laguntxo batzuei deitzen zieten bitartean. Lanean jarraitu genuen haien presentziari garrantzia kendu nahian, baina azkar asko agertu ziren beste hiru jeep eta polizia kotxe bat handik alde egin behar genuela esanez. Gazteek desobedientzia egitea proposatu zuten baina taldeko buruek soldaduekin hitzegin ostean handik alde egitea erabaki genuen. Egia esan nekazariak bazuen zer landua han ez bazen beste nonbait.

Beste lur batzuetara bidean gizon batek ederki asko azaldu zigun nola bulldozerrekin beraien olibondoak txikitzen zituzten bai kolonia bat sortzeko, bai kolonia baten "segurtasun" eremuak sortzeko...hainbeste bi lurralde (Gaza, West Bank) baina West Bankeko lurren %62a kolonoen esku dago. Lanari ekin genion berriz, baina soldaduek zelatan jarraitu zuten urrundik bazen ere eta ez gintuzten bakean utzi handik alde egin genuen arte.

Eguna bukatzeko boikotaren inguruko bi hitzaldi entzun genituen, bi hizlariek garrantzia handia eman ziotelarik Estatu okupatzaile sionistari egin diezaiokegun boikotari. Aipatzekoa da soldaduska ez egiteagatik kartzelan egon zen judutarrak nola argi frogatu zuen unibertsitate sionista eta armadaren arteko lotura. Adibide garbia Hebrew unibertsitatearena, kanpus barrenean du base militar bat. Hurrengo egunetan auzolanean aritu ginen baina ez genuen militar sionisten presentzia nazkagarriaren presiorik nozitu. Inguruko errefuxiatu eremuetan aritu ginen lanean oso aldarte onean.

Azkeneko egunean kataluniako brigada kulturalaren bisita izan genuen eta dantza palestinarrak eta kataluniarrak ikusiz eta FREE PALESTINE batzuk oihukatuz amaitu genuen gure kanpamenduko egonaldia. Aipatu behar, balorazioa egiteko taldeetan banatu ginenean oso elkartasun hitz hunkigarriak jaso genituela, herrien arteko elkartasun honen beharraz gero eta indartsuago sinesten lagundu zigutelarik. Hala, besarkada batzuk eman osten gure Hebrongo bidean jarri ginen.