Palestinarekiko elkartasuna indartzea zuen helburu Anoetako Gaztetxean izandako ekimenak

Palestinaren inguruko film laburra eta 2012ko Askapenaren brigaden aurkezpena egin zen Anoetako gaztetxean iazko abuztuan Palestinan izandako bi brigadisteen eskutik.

30 lagun bildu ziren Palestinako erresistentzia herrikoiari buruzko "Palestine, for the Resistance" film laburra ikusi, eta ondoren, brigadisten esperientzia entzuteko. Eztabaidatzeko tartea egon zen ere, bertaratutakoen zalantzak argituz.