Palestinarekiko elkartasunez Ikaztegietan, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen

Palestinarekiko elkartasunez ekimen andana burutuko dira datozen asteotan Euskal Herrian. Hona hemen, gaur hasita Ikaztegietan, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen izango direnak. Hala ere ekimen gehiagoren berri emango dizuegu datozen egunotan

Guipukoako Ikaztegieta herrian, gaur ostirala (hilak 25), Palestinan izan diren Askapenako brigadistek hitzaldia emango dute iluntzeko bederatzietan. Hitzaldia Udaletxeko aretoan izango da.

Gasteizen Azaroaren 29an, Palestina herriarekiko elkartasun egunaren harira konzentrazioa "Ez jolastu Palestiarren zapalakuntzarekin!" lemapean, Dato kaleko Imaginariumen aurrean 19:30ean.

Arabako hiriburuan jarraituz Abenduaren 2an 18:00etan, Palestinaren inguruko hitzaldia izango da Garraixi tabernan eta Abenduaren 21ean 20:30ean "Palestine (off the record)" dokumentalaren proiekzioa izango da Hala Bedi Tabernan.

Bilbon Azaroaren 29an, 19:00etan Imaginarium dendaren aurrean (Dr. Atxukarro 3, Indautxu) konzentrazioa "Made in Israel" jostailurik ez! lelopean.

Iruñean, abenduaren 1ean 18:00etan, LABeko egoitzan (Río Arga kaleko 12-14 beheko solairuan) Palestinako egoeraren gaineko hitzaldiaren izango da Faiez Elemare sindikalistaren eskutik. Faiez Palestinako Sindikatuen Federazioko lehendakariordea da eta Gazatik dator. Hitzaldia irekia da, eta beraz, denok zaudete gonbidatuta.