Palestinarekin elkartasun astea eta Elizondon izango den eguna aurkeztu du Sareak

Prentsaurrekoaren bideoa ikusi

Prentsaurrekoaren audioa entzuteko:

Ver el video de la conferencia de prensa

Escuchar el audio de la conferencia de prensa:

Euskal Herria Palestina Sarea duela hiru urte sortu genuen, hain zuzen, Palestinako ehunka eragilek eskaturikoari jarraituz, Euskal Herrian ere, nazioarteko BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) ekimena idartu asmoz.

Honela, Palestinarekin elkartasuna sustatu eta palestinarren eskubideak bermatu artean, Israel presionatzea du xede egitasmoak. Etengabeko auzolan honetan, bertan batzen garen eragile, alderdi eta sindikatuek, aurtengoan, Maiatzeko Nakba egun adierazgarriaren baitan, aste osoa iraungo duten ekimen eta agerraldiez gain, Euskal Herria-Palestina egunaren berri ematera gatozkizue.

Gaurkoan, atzerritik helduko zaizkigun lagunen ordezkari gisan, Ilian Pape, historialaria eta Israelgo Apartheid erregimenaren aurkako mugimenduaren erreferente garrantzitsua dago gurekin.

Jarraian, gaurtik hasita izango ditugun ekimenen berri emango dizuegu:

Gaur asteartea, maiatzak 14:

Gasteizen 19:00etan Ilian Papek hitzaldia eskainiko du Aldabe gizartetxean. Arbizun berriz, agerraldia egingo dute Sakanako hainbat udalek, BDZ ekimenari sustengua emateko.

Eta Bilbon gastronomia tailerra izango da Hikateneoan 18:00etan.

Baztanen amaitzeko, Porrotxen bisita izango dute arratsaldean eta 20:00 etan Baztango eragileek palestinarrei elkartasunez agerraldia egingo dute.

Asteazkena, maiatzak 15:

-Iruñean, UPNAn 11:30etan Jonh Bennet(eskoziako BDS mugimenduaren ordezkaria eta ikaslea) eta Ilian Pappek hitzaldia eskainiko dute eta 20:30etan berriz, Iruñeako Gurutze Plaza institutuan.

-Elizondon, preso politikoak Palestinan eta Euskal Herrian hitzaldia izango da 20:00etan.

Osteguna, maiatzak 16:

-Bilbon, Boikot Akademikoaren inguruko mintegiaren baitan, 09:30etatik 11:30etara Aparheith sisteman hezkuntzaren garrantziaz arituko dira, Hector Grad eta Haidar Eid (Al-Aqsa Gazako unibertsitateko irakaslea) . 11:00etatik 14:00etara Boikot Akademikoaren inguruan solastuko dira Agustin Velloso eta Haidar Eid. 16:30etatik 20:30etara berriz, europako unibertsitate desberdinen esperientziak izango dituzte hizpide John Bennet, Laia Haurie,Tom Hickey eta Lidón Sorianok. Urretxu-Zumarragako gaztetxean berriz, Adel izango da arratsaldeko 18:009etan.

Ostirala, maiatzak 17: Bilboko La bolsan 10:00etan Jonh Bennet-en laguntzarekin UEUn boikot akademikoa nola gauzatu tailerra izango da. 21:00etan, kulturaktua musika jaialdia izango da Adarrots, Palestinian Unit eta Maysa Daw taldeekin Bilborocken. Donostian, arratsaldeko 18:30etan Koldo Mitxelenan hitzaldia eskainiko dute Tom Hickey eta Jonh Bennet ek.

Maiatzak 18, Larunbata: Palestina EH eguna Elizondon.

Egun osoan zehar hainbat tailer., erakusketa euskal eta palestinar dantzak, eta haurren txokoa izango da.

Honetaz gain, 11:00etan James Petras eta Adel Abou Salem ek solasaldia egingo dute. 12:00etan Herrirarekin batera elkarretaratzea egingo da herriko plazan, “Preso Palestinarrak Etxera, Gi za eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean. 12:30etan ekitaldia izango da Sarearen eskutik. Ondoren bazkaria izango da eta Fermin Valencia kantaldia eskainiko du. 20:00etan Maysa Daw ren kantaldia izango da eta 22:00etan Kontzertuak izango dira Palestinian Unit (Gaza), La Jodedera (EH-Kuba), Kasu (Iruñea), Tirry & Tery taldeen eskutik.

Honela beraz, euskal jendarteari dei egiten diogu aste osoan egingo diren ekimenetan parte hartzera eta palestinarren eskubideen alde lan egitera bdz kanpainarekin bat eginez.

Mila esker.

Komite internazionalistak, Askapena, Mewando sarea, LAB, Iruñeako gerraren aurkako plataforma, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Aralar, Sortu, Alternatiba, Eusko Alkartasuna.