Palestinaren aldeko zinemaldia Bilboko hainbat tabernetan: "To shoot an elephant" dokumentala ikusteko aukera gaur

Euskal Herria-Palestina Sareak eta Bilboko BDS taldeak Palestinaren inguruko zinemaldia antolatu dute Israelen aurkako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainaren barruan, Palestinaren aldeko nazioarteko elkartasun deialdiekin bat egiteko.

Larunbateko deialdia ikusi: "Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin!"

Israelen politika genozida salatzeko asmotan, Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko zenbait tabernatan Palestinaren errealitatea, borrokak eta errsistentziak erakusten dituzten bost pelikula eta dokumentalak ikusgai egongo dira hilabete honetan zehar, Palestinaren aldeko nazioarteko elkartasun hitzorduekin bat eginez: Apartheiden kontrako astea otsailaren 20tik martxoaren 10era, eta Lurraren Eguna martxoaren 10an.

Proiekzioak martxoaren 2, 9, 16, 23 eta 30an izango dira K-2 Tabernan, Errondabide Kultur Elkartean, Ziburun, Goizalden eta Txominen. Hitzordu guztiak 20:00etan hasiko dira eta Arna’s children (Niños/as de Arna) Mer Khamis eta Danniel Danniel zuzendarien filma; Alberto Arce eta Mohammad Rujailahren To shoot an elephant; Andres Dominguezen Palestine (off the record); Fermin Muguruza eta Javier Corcueraren Checkpoint Rock eta Diego Gebelin zuzendariaren Gueto 2009 egongo dira ikusgai.