Palestinaren inguruko hitzaldia Alegian Txente Rekondo eta brigadistekin

Txente Rekondo nazioarteko adituak eta Jose Manuel Oiarzabal Alegiako zinegotziak Palestinaren inguruko hitzaldia eman zuten atzo Alegiako Kultur Etxean. Alegia irailean Palestinako Alain herriarekin senidetu zen eta Jose Manuel Oiarzabal bertan izan zen, Jon Aranburu herrikidearekin batera. Aranburu eta Oiartzabal biladi hadi! euskal kultur brigadako kideak izan ziren.