Palestinaren inguruko Zine Foruma eta Solasaldia laburmetraien egilearekin Gasteizen

Urtarrilaren 10ean, Gasteizko Zapateneo liburudendan (Zapateria 93), Palestinaren inguruko Zine Foruma antolatu du Euskal Herria – Palestina Sareak. 19:30tan hasiko da emanaldia, eta bi laburmetrai ikusteko aukera egongo da. Emanaldiaren ondoren, laburmetraien egilearekin, Antzine Biainekin solasaldia egongo da.

Hauek dira botako diren laburmetraiak:
AMAL (17 min) - Laguntza humanitarioa daraman karabana bat Gazara sartzen
saiatu da alferrik.
QUALBI, NIRE BIHOTZA (21 min) - Ibilbide bat Palestinan egilearen
ikuspuntutik.