Pankartak, triptikoak eta hitzaldiak Palestinarekiko elkartasuna zabaltzeko

Joan diren asteetan zehar hamaika ekimen solidario burutu dira Palestinarekin Euskal Herrian "Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin" kanpainaren barruan: hitzaldiak, pankarten margoketa, triptikoen banaketa etab.

Abenduaren 27an Bermeoko Artza Frontoian pailazoek bi emanaldi burutu zituztela aprobetxatuz pankartak egin eta triptikoak banatu zituzten hainbat internazionalistek bertaratu ziren gurasoei informazioa zabalduz. 

Ikusi pankarten argazki bilduma

Abenduaren 28an, Altsasuko Iortia Kultur Gunean 60 lagun inguru bildu
ziren 2011ko udako Palestinako brigadaren kronika entzutera. Askapenako brigadan parte hartu zuen herriko gazte batek Palestinan gaur egun bizi den egoeraz berak jasotako esperientziaz eta errealitatea, bai argazkiak eta bideo baten bidez, ikusi ahal izan zen.

Hitzaldiaren bukaeran Altsasuarrei dei egin zitzaien Palestinarekin
elkartasunean borrokatzeko Israeli boikot kanpainarekin bat egin dezaten.