Porrotx pailazoak Euskal Herria eta Palestinaren arteko elkartasun zubiak eraiki ditu Iruritan

Porrotx pailazoak ume palestinarrak gogoan izan ditu behin baino gehiagotan, eta bere ikuskizunetan umore eta sentimenduak baliatzen ditu Euskal Herria eta Palestinaren arteko elkartasun zubiak eraikitzeko.

Joan den asteartean Iruritan eskeini zuen ikuskizunean 100 lagun inguru bildu ziren, Porrotx Palestinan, EHn bezalaxe, ortzadarraren kolore guztiak badituztela ikusteko: zeruaren urdina, naturaren berdea, eguzkiaren horia (egunero zeruan agertzen zaigun patata tortillarena), bihotzaren gorria, emakumeen morea, kalabaza eta azenarioen laranja.

Palestinako eta EHko banderek kolore berak ere badituztela, eta egun batean biek ala biek libre hegan eginen dutela erran zuen Porrotxek, akaberan jende guziarekin batean "maite zaitut" kanta ezaguna abestu eta dantzatuz, hontakoan arabez emana.

Marrubizko eta txokolatezko muxuak eta familia argazkia  egiteko aukera izan zuten giro alai batean.

Euskal Herria Palestina Eguna Baztanen
Maiatzaren 18an Elizondon
Palestinaren alde. Elkartasuna eta Boikota

10:00 Argi soinuak
Mural MARGOTZEA
Erakusketa plazan.

11:00 SOLASALDIA. James Petras eta Adel Abou Salem
“Inperialismoa, Sionismoa eta Apartheida Palestinan”
Arizkunenea kultur etxean

11:00etan plazan, HAURREN JOKOAK, Kometa eta Txalaparta tailerrak…
Joaldunekin KALEJIRA fanfarreak lagundurik
CHECK POINT Israeldarra
JATEKO ARABIARRA

12:00etan plazan ELKARRETARATZE BATERATUA
“Preso Palestinarrak Etxera” –Sarea-
“Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” –Herrira-

12:30 Euskal Herria – Palestina EKITALDIA

13:00 DANTZA Palestinarrak plazan

14:00 ZIKIRO JATEA bejeta ere
Kantaldia Fermin Balenziarekin

18:00etan GINKANA
22:00 KONTZERTUAK
La Jodedera (EH-Kuba), Palestinian Unit (Palestina), Kasu (EH), Tirry&Tery (EH-Baztan)